Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Ikastaroak / Topaketak

atzera

Izena: "Irakurzaletasuna sustatzeko bitartekari eraginkorrak izateko klabeak" formazioa saioa

Azalpena:

Galtzagorri Elkarteak 2018 urtean Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailarekin lankidetzan programa bat jarri du martxan: Irakurzaletasuna sustatzeko irakasleentzako lantegiak. Hain zuzen, irakasleak irakurzaletasunean formatzeko dauden beharrei erantzutera datoz saio hauek.

Alde batetik, euskarazko kalitatezko corpusaren ezagutza eskaini nahi da. Horregatik, Galtzagorriko profesionalek eskoletara joan eta lantegi praktikoak eskaintzen dizkiete bertan irakasleei, non liburuak aurkezten dizkieten: Euskarazko Haur eta Gazte Literaturan LH et HHra zuzendutako 25 liburu, DBHra zuzendutako 15 eta Klis klasikoen bildumako hiru App-ak.

Eta bestetik, irakurzaletzeko orduan, teoriatik praktikara jauzi egiteko dagoen zailtasunari soluzio bat eman nahi zaio. Horregatik, liburuekin egin daitezkeen dinamika ezberdinak proposatzen dira. Orokorrean erabili daitezkeen estrategiak, zein liburu konkretuen adibide praktikoak.

 

Berritzegunetako formazio saioak

Saio honen helburua ikasleen eta literaturaren arteko bitartekari diren irakasleen formazioaz hausnartzea da, esperientzia eta praktika jakinetatik abiatuta. Galtzagorri Elkarteak 2018an Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan martxan jarritako irakasleak irakurzaletasunean formatzeko programa izango da gogoetarako eta azalpen praktikoetarako testuingurua jarriko duena. Hortaz, helburuak hauexek dira:

- Irakasleak irakurzaletasuna bultzatzeko bidea era samur eta gozo batean gauzatzeko baliabideak eskaintzea, irakurzaletasunari buruzko hausnarketa bat eginik.

- Euskarazko Haur eta Gazte Literaturako kalitatezko liburuen berri ematea. 

 

 

Irakaslea / hizlaria: Intza Alkain eta Saroa BIkandi

Tokia: Gasteizko Berritzegunean, 9:30etatik 12:30etara.

Herria: Gasteiz

Data: 2018-12-04

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·