Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Ikastaroak / Topaketak

atzera

Izena: Komikiari begiratzeko modu berriak: haur eta gazteen literatur ohiturak suspertzeko bideak

Azalpena:

Galtzagorri Elkartearen Haur Literatura Mintegia 2007tik biltzen da hilean behin larunbat goizez. Bertako kideek haurrentzat euskaraz argitaratutako liburu guztiak irakurri eta baloratzen dituzte eta gainera haur eta gazte literaturaren esparru ezberdinetan formazioa ere jasotzen dute.

Orain hiru urte hasi ginen mintegiko kide ez direnei ere formazio saio horietara joateko aukera zabaltzen.

Aurtengo ikasturterako formazio saio berri bat antolatu dugu. Oraingoan, komikia hartuko dugu mintzagai. Hain zuzen ere, komikiaren alderdi didaktikoaz edota komikia oinarri hartuta haur eta gazteen irakurketa ohiturak suspertzeko estrategiez jardungo dugu.

Horretarako, bi aditu gonbidatu ditugu formazio saio honetan parte hartzera: Amaia Serrano eta Iratxe Retolaza, unibertsitateko irakasle, literatura ikertzaile eta kritikariak. Lekua mugatua izango da, beraz, lehen bai lehen izena ematea gomendatzen da.

NORENTZAT:

Haur eta gazteen irakurzaletasuna sustatzeko kezka eta interesa duen edozein bitartekarirentzat: irakasle, bibliotekari, guraso, hezitzaile, dinamizatzaile, sortzaile, ikerlari, irakurle…

 

NOIZ:

Azaroaren 17an, 9:30etatik 13:30etara. Ordu erdiko atseden bat egingo da.

EGITARAUA:

Hauexek dira formazio saioan landuko diren edukiak:

- Euskal komikiaren historiaren aurkezpena

- Komikiaren adierazpideak: komiki-orriaren arkitektura, kode artistiko-komikoak eta kode linguistiko-komikoak 

- Komiki-liburu baten lanketa: Pololoak trilogia

- Komiki-zintak eta komiki-binetak, komunikazio-gaitasuna lantzeko baliabide

- Literatura testuen komiki-egokitzapenak: narrazio-osagaien baliabideez jabetzeko bide

- Komikia sormena lantzeko bide

 

HELBURUAK:

- Euskal komikiaren historiaren ibilbidea ezagutzea

- Komikiaren ezaugarri artistikoez jabetzea

- Komikiaren bitartez literatur ohiturak suspertzeko aukerez jabetzea

- Komikiak komunikazio-gaitasunak lantzeko ematen dituen aukerez jabetzea

- Komikiak komunikazio literarioan trebatzeko eskaintzen dituen aukerez jabetzea

 

Irakaslea / hizlaria: AMAIA SERRANO MARIEZKURRENA eta IRATXE RETOLAZA

Tokia: Donostiako Komikigunean. Errege-Erregina Katolikoen kalea, 16

Herria: Donostia

Data: 2018-11-17

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·