Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Ikastaroak / Topaketak

atzera

Izena: MarraziOak X

Azalpena:

2018ko irailaren 13tik 18ra burutuko da MarraziOak Ilustratzaile berrien Topaketen X. Edizioa.

 

Harkaitz Cano eta Ignasi Blanch izango dira irakasleak eta eskainiko duten formazioa “MEMORIAREN MARRETAN BARRENA. Norbere espaziotik, norbere gorputzetik” goiburupean dator.

 

Komikigunean (Errege-Erregina Katolikoen Kalea, 16) burutuko dira aurten ere MarraziOak jardunaldiak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker.

 

Guztira 12 ilustratzailek izango dute MarraziOak-eko 37 formazio orduak jasotzeko aukera. Parte hartu nahi dutenek dokumentazio arruntez gain, 5 ilustrazio bidali beharko ditu: argitaratuak edo ez, bere ustetan bere lana hobekien jaso edo biltzen duten 5 irudiak, wetransfer bidez, administrazioa@galtzagorri.eus –era.

Honetarako epea uztailaren 6a izango da.

Irakaslea / hizlaria: Harkaitz Cano eta Ignasi Blanch

Tokia: Komikigunea

Herria: Donostia

Data: 2018ko irailaren 13tik 18ra


Material osagarria

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·