Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Ipuin kontalariak

Ipuin kontalarien bilaketara itzuli

Datu Zehatzak

Norentzat kontatzen nagusiki:

Azken urte hauetan, batik bat, haurrentzat ari naiz kontatzen; helduei, berriz, formakuntza eskaintzen: gurasoei, irakasleei, begiraleei...

 

Taldeka edo bakarka: Bakarka, batik bat. Baina kontatu egin izan dut musika taldeen laguntzarekin, marrazkilariekin, itzultzaileekin...

 

Hizkuntza: Euskaraz

 

Kontatzeko lekuak:

Espazio bilduetan: liburutegietan, ikastetxeetan, Kultur etxeetan, museoetan, ospitaletan...

 

Aurkeztutako ipuin ikuskariak:

Zer kontatzen:

Kontu zaharrak eta gaur egungo kontu berriak sartzen ditut nire kontaldietan, eusgarri ezberdinak erabiltzen ditudala, momentuaren eta giroaren arabera. Baliagarri gisa, garrantzi handia ematen diot: erritoari, isiltasunari, poesiari, jolasari eta inprobisazioari.

 

Ipuin saio batzuk:

2017 -2018 ALBUMAK KONTATZEN HAURRENTZAT ETA GURASOENTZAT, FAMILIETAN II. Udal liburutegietan eta ikastetxetan barrena.

2017-2018 BELDURRAK UXATZEKO IPUINAK

2017-2018 ISPILUTXO (Literaturia. Zarautz)

2017-2018 MARTZELO ITSUA. (Donostiako Hiriburutza proiektuaren barruan)

 

Bestelako jardunak:

 -HITZALDIAK eta IKASTAROAK IPUIN KONTAKETAREN INGURUAN gurasoentzat eta irakasleentzat. Oinarrizko ikastaroak eta sakontzeko ikastaroak.

-AZPIEGITURALANAK: Liburu-Aretoak, Irakur-Gidak, Aldizkariak, Liburu-Mintegia . . .

-OSPITALEAN: Liburua ipuina eta hitza ekitaldia

 

Biografia:

Ikastola utzi (1986) eta ipuinak kontatzen hasiko da buru belarri: batzuetan bakarrik eta bestetan marrazkilariek edota musikalariek lagunduta, aitzindari izango dena (Euskal Herrian, behinik behin) bibliotekako "ipuin-ordua"-rekin. Bidebatez, Mondragon Unibertsitatean, Eskoriatzako Irakasle Eskolan (Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatea gaur egun), Haur Liburu Mintegiaren sortzaileetako bat izan da, eta, haur liburu animaziogintzan hainbat proiektutan parte hartu du: lehen Haur Liburu Aretoak diseinatzen, Galtzagorri sortzen, Irakur Gidak plazaratzen, Ipuin kontaketari buruzko ikastaroak eskaintzen. Idazle modura, Haur literatura landu du, ipuina, batik bat; poesiaz ahaztu gabe; eta albuma.

Sariak ere lortu ditu. Besteak beste: Etxepare saria, album ilustratuentzat (2007, 2015), Haur eta Gazte literaturako Euskadi saria (2008), JUUL saria (2009, 2015, 2016).

Informazio gehiago: www.pelloanorga.weborria.com

 

* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·