Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Irudigileak

atzera
Hosto gorri, hosto berde/Hoja roja, hoja verde

Izenburua: Hosto gorri, hosto berde/Hoja roja, hoja verde

Egilea: Juan Kruz Igerabide Sarasola

Argitaletxea: Atenea

Argitalpen data: 2002

Ilustratzailea: Elena Odriozola Belastegui

Bilduma: Bilingües

Orri kopurua: 115 orrialde

Prentsako aipamenak:
- Alex Gonzalez, Behinola 8. zenbakia, 2003ko maiatza Kimuak eta orbela

Bilduma berri batean datorkigu Juan Kruz Igerabideren poema liburu berri hau. Bilduma Madrilen argitaratua da, elebiduna da -euskara/gaztelania- eta, lehen begiratuan estetikoki oso erakargarria ez bada ere, berehala harrapatzen du irakurlea.

Erakargarria baita Jon Kortazarren sarrera, bai Igerabideren bizitzari buruzko zertzeladak bai haren poemagintzari buruzko ezaugarriak:

Con el haiku se trata de completar la belleza allí donde una mirada apresurada no ve nada, de ver el significado de las cosas de un juego de sensibilidad.

El autor se ha autoimpuesto una estrofa, se ha autoimpuesto un tema. El reto poético consiste ahora en buscar las posibles variedades a una prespectiva casi única: el sujeto -doble- de todos los poemas: la hoja verde, la hoja roja.

Erakargarriak baitira Elena Odriozolaren marrazkiak -benetako koadroak zenbaitetan-. Benetan bat baitatoz poemen arimarekin, poemen kromatismo argi eta sotilarekin.

Erakargarriak baitira, batez ere eta batik bat, Igerabideren poema ederrak. Sineztezina eta harrigarria da poetaren begirada, poetaren xehetasunekiko dohainak. Egileak Begi niniaren poemak hartan sorrarazi zigun harridura eta mirespen berbera piztu digu berriro ere bere haikuetan, bai euskaraz, bai, oro har, gaztelaniaz.

Jaio eta laster

Hostoen sinismena

Bilin-boloka.

Desde que nacen,

La fe de las hojas

Se tambalea.

Edota:

Haritz orria

Ilargiak eztiki

Hozkatuz jana.

Hoja de roble

Mordida por la luna

de dientes suaves.

Mantra baten gisakoa, OM. Gozamen hutsa. MOON. Harpa bezain leun. ZORION.

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·