Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Irudigileak

Irudigileen bilaketara itzuli

Biografia

Andoainen jaio nintzen 1983an. Belar usaina eta beti euria ari duen herri txiki batean. Lainoak hain gertu daude bertan, behatzekin ukitu daitezkeela. Txikia nintzenean, txoria izatearekin amesten nuen, zerua baino urrunago hegan egiteko. Hegan egitea ezinezkoa zenez, marrazteari ekin nion. Gauza bera suertatu zen, baina, etxetik mugitu beharrik gabe. Orain, pixkatxo bat handiagoa naizela, marrazten jarraitzen dut. Ez zaizkit, oraindik, hegoak hazi sorbaldan, baina, ez dio axola, ez ditut behar, marrazten jarrai dezaket.

 * Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.

 

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·