Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Irudigileak

Irudigileen bilaketara itzuli

Biografia

Iruñean jaioa 1985ean. Arte ederretan lizentziaduna. Artean eta Ikerkuntzan masterra Euskal Herriko Unibertsitatean. Bartzelonako Eina eskolan irudigintza ikasi zuen eta baita I con I eskolako Haurrentzako albun ilustratuak egiteko masterra ikasi ere. Hainbat herrialdeetan marrazten ibili da artista egoitza beken edo sormenerako dirulaguntzen bitartez: Mexiko, Txina, Estatu Batuak, Errumania eta orain Korean esate baterako. Haur eta gazteentzako zenbait liburu ilustratu ditu, Txalaparta, Elkar, Gero-Mensajero edo Erein argitaletxeentzat. Pekin, Paris, El Paso (Texas), Mexiko hiria, Bartzelona, Madril, Donostia, Bilbo, Gasteiz edota Iruñean bere ilustrazioen erakusketak ere egin ditu.

Leire Urbeltzen web gunea: www.leireurbeltz.com

* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·