Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

APPak

Gaur egun Haur Literatura ez da bakarrik liburura mugatzen: Paperean irakurtzeaz gain, posible da pantailan irakurtzea; are gehiago, posible da paperean irakurritakoa pantailan osatzea ere. Eta Euskarazko Haur eta Gazte Literaturan pixkanaka horrelako aplikazio berriak sortzea hartu du erronka gisa Galtzagorri Elkarteak. Zentzu honetan, Klis-Klasikoak APP proiektua abiatu zuen 2014an.

 

Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzarekin, 2011n sortu zuen haur eta gazteei zuzendutako Klis-klasikoak euskarazko liburu-bilduma. Bilduma horretan, Haur eta Gazte Literaturako klasiko unibertsalak eta euskarazko obra kanonikoen (agortuak gehienak) berrargitalpenak argitaratu ziren 2011n, 2012an eta 2013an. Bada, liburu-bilduma horretan oinarritutako Klis-klasikoak app-bilduma abiatu zuen 2014an: egitasmo honek beraz, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura du ardatz eta oinarri eta honen bidez, irakurzaletasuna sustatzeko modu berritzaileak ikertzen gabiltza. Sortzen dugun aplikazio multiplataforma bakoitza ezberdina baita eta adin esparru ezberdinetako haur edo gaztetxoei bideratua dago.

 

App-bilduma hori "Maria Goikoak batbirulau!" aplikazioarekin batera jarri zuen martxan eta harrera ezin hobea izan zuen; GipuzkoAPP’s 2015 Lehiaketako sari nagusia ere irabazi zuen. 2016an, Klis-klasikoak app bildumaren 2. App-a sortu zuen: Txan fantasma app-a hain zuzen.

App horietako bakoitza bakarka edo Klis-klasikoak app bildumaren aplikazioa osorik deskarga daiteke: Android eta iOS sistema eragilea duten gailuentzat prestatuta daude. Eta ordenagailuan, Explorer, Firefox eta Safari nabigatzaileetarako (Unity3D Plugina behar da) prestatu dira.

 

Jarraian hauetako bakoitzaren ezaugarriak eta deskargatzeko lotura zuzenak topatuko dituzue.


Maria Goikoak batbirulau! App

Txan Fantasma App

Klis-Klasikoak bilduma App

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·