Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

APPak

atzera

Klis-klasikoak app bildumako hirugarren app-a sortu du Galtzagorri Elkarteak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzarekin eta Erein argitaletxearen eta Orona Fundazioaren babesarekin: “Amattoren Uzta app”a, hain zuzen. App berri honetan transmedia kontakizunetara salto egin dugu: hala, “Amattoren Uzta” liburuan bildutako 15 istorio tradizionaletako batzuei bizia eman diegu app-an: Abentura grafiko jolasa bihurtu dugu horietako bat, 360 graduko diseinua eman diogu beste bati, irakurlea istorioan bertan sar dadin, eta animazioa eta interaktibitatea eskaini diegu guztiei. Aldi berean, istorio tradizional hauek entzuteko parada izango du irakurleak.

 

"Amattoren Uzta" liburuan Mayi Ariztiak Ipar Euskal Herriko ipuin kontalari zenbaiti entzun eta bildutako ipuinak hartu ditu oinarri Galtzagorrik app berri hau sortzerakoan. Horiek guztiak 1934an argitaratu zituen Ariztiak lehendabizi Baionan Gure herria aldizkariaren gehigarri gisa, eta, ondoren, 1982an, Elkar argitaletxearekin. XXI. Mendean, Galtzagorri Elkarteko Klik-Klasikoak proiektuari esker, Patxi Zubizarretak gaurkotu eta egokitu zituen eta Maite Gurrutxaga ilustratzaileak ilustratu.

 

App-an Patxi Zubizarreta izan da gidoigile eta Maite Gurrutxagak ilustratu ditu honen animazioak, eszenak eta pertsonaiak istorio horiei interaktibitatea eta animazioa emateko asmoz. Joserra Senperenak sortu die musika, Amaia Hennebutek Patxi Zubizarretarekin batera ahotsa jarri die. Eta Oreka Interactive enpresak egin du garapen informatiko osoa.

 

“Amattoren Uzta” izeneko ipuin bilduman oinarritutako app berritzaile bat prestatu dugu. Bertan, liburu horretan biltzen diren ipuin tradizionaletan oinarritutako transmedia kontakizunak eta jolasak sortu ditugu. Abentura grafikoa sortu dugu “Hartz-kumeren istorioa”rekin; 360 graduko esperientzia “Gameluaren istorioa”rekin eta ipuin interaktiboa “Arttoren istorioa”n oinarrituta. Guztia gainera berariaz sortutako musikaz lagundurik.

Hori guztia egin nahi duzu?

 

 

Oraindik deskargatu ez baduzu, nahikoa duzu beheran dituzun loturetan klikatu, eta bertatik dohainik deskargatu ahal izango duzu aplikazioa zure mugikorrera, tabletara edota ordenagailura.

 App-a erabiltzeko gida ere deskargatu dezakezu, hemen.

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·