Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

APPak

atzera

Irakuzaletasuna sustatzeko bide berriak urratu nahian, Klis-klasikoak bildumako liburuen app-ak sortzeko egitasmoa abiarazi zuen Galtzagorri Elkarteak 2014an, eta, dagoeneko, hiru app sortu ditu: "Maria Goikoak Batbirulau!" liburuaren app-a izan zen lehenengoa, urte hartan bertan sortu zena; 2016an argitaratu zuen Klis-klasikoen bigarren app-a, "Txan fantasma" liburuan oinarritutakoa; eta 2018an hirugarrena, "Amattoren Uzta" liburuko hiru ipuinetan oinarritutako app-a.

 

App horiek sortzearekin batera, Klis-klasikoak app-bilduma osatzeari ekin diogu eta dagoeneko "Klis-klasikoak Bilduma" izeneko app-a ere dohainik deskarga daiteke Google Play plataformatik. App hori instalatzearekin "Maria Goikoak batbirulau!" eta "Txan fantasma" app-etarako sarbide zuzena eskuratzen da.

 

Halaber, aurrerantzean sortuko diren Klis-klasikoak liburu-bildumako app berriak  eskaintzeko asmoa du Galtzagorri elkarteak. Modu horretan, Klis-klasikoak Bilduma deskargatua dutenek zuzenean jasoko lituzkete app berrien jakinarazpenak. Arazo teknikoak direla medio, ordea, androiderako bertsioan oraingoz "Maria Goikoak batbirulau! app!"a eta "Txan Fantasma app"a bakarrik eskura daitezke. Ordenagailurako aplikazioan, orain arte sortutako hiru app-ak erabil daitezke: aurreko biak eta 2018an sortutako "Amattoren Uzta app"a.

Hemen beheran duzue beraz, bi bertsioetarako sarbide zuzena.

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·