Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

APPak

atzera

Klis-klasikoak app bildumako bigarrena da “Txan fantasma” app-a. Mariasun Landak idatzi eta Jon Zabaletak ilustratutako “Txan fantasma” liburuaren app-a da Galtzagorrik sortu duen hau, bereziki, 8-12 urte bitarteko neska-mutilei zuzendutakoa, baina familia osoak jolasteko modukoa.

 

Liburuaren irakurketaz gozatzeko ez ezik, jolaserako lagungarri izango da gehienetan. Hortaz, irakurketa eta ulermena lantzeko tresna ludiko erabilgarria suertatuko da maiz. Izan ere, aplikazio honek ipuineko pasarteak edo ilustrazioak oinarri dituen joko asko eskaintzen ditu.

 

Multiplataforma erako aplikazioetan egin daitezkeen proposamenik berritzaileenak eta duinenak eman dizkiogu app honi, jatorrizko testuaren eta irudien garrantzia indartuz: paperaren 2 dimentsioetatik pantailaren 3 dimentsioetara egin dugu jauzi; maskota birtual bat, kantuak, puzzleak, jolas herrikoiak (esku-jolasak, gordeketan…), ipuineko pasarteekin lotutako asmakizunak, ohiko jolas digitalen egokitzapenak, sormena eta ahozkotasuna lantzeko jolasak eta abar aurki daitezke app honetan.

 

Zaindu zure Txanmagotxia; atera Txan labirintotik; adi autotxokeetan; jolastu gordeketan; asmatu liburuari beste amaiera bat; grabatu kontakizuna zure ahotsean eta partekatu lagunekin; sartu ispiluen gelara eta barrez lehertuko zara, ausartzen bazara, zure irudia lagunekin partekatzeko aukera ere izango duzu!

Hori guztia egin nahi duzu?

 

 

Oraindik deskargatu ez baduzu, nahikoa duzu beheran dituzun loturetan klikatu, eta bertatik dohainik deskargatu ahal izango duzu aplikazioa zure mugikorrera, tabletara edota ordenagailura.

App-a erabiltzeko gida ere deskargatu dezakezu, hemen.

 

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·