Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Albisteak

Haur Liburuaren Egunarekin bat egiteko deialdia

Urtero bezala, apirilaren 2an, Hans Christian Andersenen jaiotzaren urtemugaren harira, HAUR ETA GAZTE LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatuko da mundu zabalean eta Galtzagorri Elkarteak ere egun hori ahalik eta herririk gehienetan ospa dadin nahi du. Hori dela eta OEPLIko beste atalekin batera honako jardueretan parte hartzera gonbidatzen ditu Liburutegi, liburu-denda eta ikastetxeak: IBBYren Errusiako atalak prestatu duen Sergey Makhotin poetaren mezua eta Mikhail Fedorov ilustratzailearen kartela zabaltzea; liburutegi/liburu-denda bakoitzak irakurketa sustatzeko egoki irizten dion jarduera antolatzera; " ANDERSEN GAUR " lehiaketan parte hartzea.

“Aurretik ondoren” liburua hautatu du Zailtasun Bereziak dituzten Haurrentzako IBBYren Dokumentazio Zentroak 2017ko katalogorako

IBBYk Ttarttalo argitaletxeak 2014an argitaratutako “Aurretik ondoren” liburua hautatu du Outstanding books for young people with disabilities  izeneko 2017ko liburuen katalogorako. Galtzagorri Elkarteak, OEPLIren bitartez, proposatutako Euskal Haur eta Gazte Literaturako liburu hau IBBYren Zailtasun Bereziak dituzten Haurrentzako Dokumentazio Zentroak bi urtez behin egiten duen bildumaren baitan joango da beraz. Liburu hori  2016an Mikel Ayerbek Galtzagorri Elkartearentzat egindako EHGLko Ezinbestekoen zerrendan ere ageri da, 4 urtetik gorako haurrentzat gomendatua. Eta, Imanol Mercero Galtzagorri Elkarteko irakurketa mintegiko koordinatzaileak lan horri buruz Berria egunkarian egindako kritika ere jasotzen du www.galtzagorri.eus-eko Dokumentazio-guneko "Literatur kritikak" atalak.

Izenburu horrekin batera, OEPLIk proposatutako" El soldadito de plomo" (Ed. La Topera, 2016) lana ere hautatu du IBBYren Dokumentazio zentro honek. Minusbaliotasunen bat edo disgaitasunen bat duten haurrei bideratutako 2017ko liburuen katalogo osoa Boloniako Azokan erakutsi eta emango da jakitera, eta helbide honetan kontsultatzeko aukera izango da ordutik aurrera.

App-bilduma

Klis-klasikoak

Agenda

atzera Azaroa 2012 aurrera
 
 
 
1
2
3
4
5
6
8
9
11
12
13
14
18
19
22
25
27
29
30
 
 

Bereziak

Poesia aretoa Iruñean

Behinola 34 kalean da

Marraz(i)Oak VIII

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·