Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Albisteak

“Komikiari begiratzeko modu berriak” ikastaroan izena emateko epea azaroaren 14ra arte luzatu dugu

Azaroaren 17an Donostiako komikigunean komikiari eskainiko diogun formazio saioan parte hartzeko izen-emate epea AZAROAREN 14ra arte zabaldu dugu. Ikastaro honetan, komikiaren alderdi didaktikoaz edota komikia oinarri hartuta haur eta gazteen irakurketa ohiturak suspertzeko estrategiez jardungo dute Amaia Serranok eta Iratxe Retolazak. Biak unibertsitateko irakasle, literatura ikertzaile eta kritikariak dira.

Idoia Etxegoien Galtzagorriko kidea Lampedusako IBBYren 7. kanpalekuan

Urriaren 29tik azaroaren 4ra buratu da "Una settimana di voluntariato" lelopean, "Silent books: from the world to Lampedusa and back" proiektuaren barruan, Lampedusako 7. Ibby Kanpalekua. Bertan parte hartu du Idoia Etxegoien Galtzagorri elkarteko kideak. Eta bertatik bidali digu egin eta bizi izan duenaren berri. Irlak 6.000 biztanle ditu, eta horietatik 1.000 adin txikikoak, gehienak kanpotik etorritako emigranteak.

Lampedusa Ekialde Hurbiletik eta Afrikatik Europara emigratzen duten milaka pertsonen sarbideetako bat da, eta migratzaile horietako asko haurrak dira. IBBYren Italiako atalak, haur haiei guztiei liburu bana eskuetan izateko eskubidea bermatze aldera, “Silents books” liburu mutuak ardatz dituen egitasmo bat martxan jarri zuen.

Hasi da Literatur Aretoen bira

Lau Literatur Areto eramango ditu Galtzagorri elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin Gipuzkoako beste hainbeste herritara Gipuzkoako Haur Literatur Aretoen Bigarren Zirkuituaren baitan. Aurtengoan aretoak Hernaniko, Errenteria, Oñatiko eta Tolosako liburutegietan izango dira 8 eta 14 urteko 1.000 gaztetxotik gora goza ditzaten. Berritasuna Alizia herrialde miresgarrian Lewis Carroll-en eleberria oinarri hartu duen aretoa da. Izan ere, 50 urte bete dira Alizia gauza miragarrien munduan izenburuarekin Imanol Berriatuak Alizia euskarara ekarri zuenetik.

“Komikiari begiratzeko modu berriak: haur eta gazteen literatur ohiturak suspertzeko bideak” ikastaroan izen-emate epea zabalik

Galtzagorri elkartearen Haur Literatura Mintegiaren barnean formazio saio berri bat burutuko da azaroan. “Komikiari begiratzeko modu berriak: haur eta gazteen literatur ohiturak suspertzeko bideak” izeneko ikastaroa emango dute Amaia Serrano eta Iratxe Retolaza unibertsitateko irakasle, literatur ikertzaile eta literatur kritikariek. Zita azaroaren 17an izango da, Donostiako Komikigunean. Goizeko 9:30etan hasi eta 13:30ak arte. Izena emate epea zabalik dago azaroaren 9ra arte. Plazak mugatuak dira eta formazioan edonork parte hartu dezake.

Bigarren transmedia irakurketa kluba burutuko dute Galtzagorri elkarteak eta Orona Fundazioak Gabonetan

Orona Fundazioak eta Galtzagorri euskal haur eta gazte literatura elkarteak elkarlanean “KlisKlasIK” euskarri ezberdinetan oinarritutako irakurketa klubaren bigarren edizioa jarriko dute martxan datorren abenduan. Liburua, ahotsa eta marrazteko tresnak batetik eta tablet, ordenagailu eta sakeleko telefonoak bestetik, 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzako euskaraz eta euskarazko haur literatura oinarri hartuta bigarren transmedia kluba burutuko dute Orona Fundazioko eraikinean (Hernanin, Galarretan, Gipuzkoan) abenduaren 26, 27 eta 28an.

App-bilduma

Klis-klasikoak

Agenda

atzera Abendua 2017 aurrera
 
 
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
13
15
17
19
20
22
23
24
25
26
31

Bereziak

IZENA EMAN KlisKlasIK Irakurketa Klubean!

Aurtengo zirkuituan Alizia-ri buruzko aretoa egingo dugu

Abian da BOOKTUBERBOOM! EAEko II. Booktuber lehiaketa!

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·