Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Albisteak

Abian da BOOKTUBERBOOM lehiaketa, EAEko lehen booktuber lehiaketa

EAEko gaztetxoen artean ikus-entzunezkoen bidez irakurtzeko zaletasuna sustatzeko helburuarekin, mundu mailan sekulako arrakasta izan duen BOOKTUBE fenomenoa baliatuz, BOOKTUBERBOOM egitasmoa sortu dugu EAEko Liburutegi Zerbitzuak eta Galtzagorri Elkarteak. Egitasmoaren barruan, BOOKTUBERBOOM LEHIAKETA, EAEko I. booktuber lehiaketa antolatu dugu; 2017an egingo da EAEko Liburutegi Sarearen bidez.

 

"Klisk-klasikoak Bilduma" app-a sortu du Galtzagorri Elkarteak

Irakuzaletasuna sustatzeko bide berriak urratu nahian, Klis-klasikoak bildumako liburuen app-ak sortzeko egitasmoa abiarazi zuen Galtzagorri Elkarteak 2014an. Maria Goikoak Batbirulau! liburuaren app-a eta Txan fantasma liburuan oinarritutakoa sortu ditu dagoeneko, eta, horrekin batera, bi app-ak biltzen dituen "Klis-klasikoak Bilduma" izeneko app-a ere dohainik deskarga daiteke Google Play plataformatik. Aurrerantzean sortuko diren Klis-klasikoak liburu-bildumako app berriak ere eskainiko ditu app horrek.

Haur Liburuaren Egunarekin bat egiteko deialdia

Urtero bezala, apirilaren 2an, Hans Christian Andersenen jaiotzaren urtemugaren harira, HAUR ETA GAZTE LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatuko da mundu zabalean eta Galtzagorri Elkarteak ere egun hori ahalik eta herririk gehienetan ospa dadin nahi du. Hori dela eta OEPLIko beste atalekin batera honako jardueretan parte hartzera gonbidatzen ditu Liburutegi, liburu-denda eta ikastetxeak: IBBYren Errusiako atalak prestatu duen Sergey Makhotin poetaren mezua eta Mikhail Fedorov ilustratzailearen kartela zabaltzea; liburutegi/liburu-denda bakoitzak irakurketa sustatzeko egoki irizten dion jarduera antolatzera; " ANDERSEN GAUR " lehiaketan parte hartzea.

OEPLIk bost euskal ilustratzaileren lanak aurkeztuko ditu 2017ko Bratislavako Ilustrazio Biurtekora

Aitziber Alonso, Leire Salaberria, Jokin Mitxelena, Maite Gurrutxaga eta Eider Eibarren lanak hautatu ditu OEPLIk, Espainiako Estatuko beste 11 ilustratzaileenekin batera bi urtean behin egiten den Bratislavako Biurtekora aurkezteko. Ospe handia duen Haur eta gazte liburuen ilustrazioen nazioarteko erakusketa hau Eslovakiako Errepublikako Kultura Ministerioak, UNESCOren Eslovakiako Batzordeak eta BIBIANAk (Haurrentzako Artearen Nazioarteko Etxeak) antolatzen dute. Iraila eta urrian zehar burutuko da 2017ko edizioa. Mundu guztiko ilustratzaileen jatorrizko lanen erakusketaz gain, haur eta gazteentzako liburuen ilustrazioan adituak direnen nazioarteko sinposio bat ere burutuko da.

App-bilduma

Klis-klasikoak

Agenda

atzera Otsaila 2017 aurrera
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
 
 
 
 
 

Bereziak

Poesia aretoa Iruņean

Behinola 34 kalean da

Marraz(i)Oak VIII

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·