Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Albisteak

JDR Production taldea 132 botorekin lehena da

Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketan bideorik onenari botoa emateko azken aukera izango da gaur eta bihar. Apirilaren 3an zabaldu zen botoa emateko aukera eta lehen egunetan Ikastetxeen kategorian Ametsa taldeak aurre hartu bazuen ere (22 botorekin), orain JDR Productions taldea dago lehen postuan 132 botorekin. Unaaba taldea da bigarrena 30 botorekin eta Ametsa taldeak 22 botorekin jarraitzen du, baina hirugarren lekuan orain. Norbanakoen kategorian, berriz, LSD BAKARKA BOOKTRAILER taldea da lehena 21 botorekin, Unaimar taldea bigarren 10 botorekin, eta, Yeray (Zaraobe) hirugarren 6 botorekin. Bozketa apirilaren 28an amaituko da eta edonork eman dezake botoa, Liburu Gaztea web guneko BOZKATU atalean sartuta.

Sakeleko telefonoa erabiltzen duten haurrek gutxiago irakurtzen dutela dio Australian egindako ikerketa batek

Ordenagailuen, e-readerren eta sakeleko telefonoen erabilera eta haurren irakurketaren maiztasunaren arteko erlazioa arakatu dute

Western Australian Study in Children's Book Reading izeneko ikerketan. Guztira, 4 eta 6 urte bitarteko 997 haurren irakurketa ohiturak eta horiek gailu elektronikoetara zuten sarbidea arakatu zituzten 2016an Margaret Kristin Mergak y Saiyidi Mat Ronik-ek.

Apirila bukaera arte luzatuko da Haur Liburuaren Nazioarteko Egunaren ospakizuna Euskal Herrian

Apirilaren 2an, igande honetan, Hans Christian Andersenen jaiotzaren urtemugaren harira, HAUR ETA GAZTE LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatuko da mundu zabalean eta urtero bezala, Euskal Herriko hainbat udal liburutegik eta ikastetxek egin dute bat egun honetako ospakizunekin.

Egun honen harira, hainbat jarduera antolatzeaz gain, Haur eta Gazte Liburuaren Eguneko kartela eta mezua zabaltzeaz ere arduratuko dira. Aurten, Haur Liburuaren Nazioarteko Egunerako IBBYren Errusiako atalak prestatu ditu egun honetarako mezua eta kartela. Sergey Makhotin poetak idatzi du mezua eta Mikhail Fedorov ilustratzaileak egin du kartela. Euskarazko bertsioa, Iñaki Mendiguren itzultzaileak egin du, Galtzagorri Elkarteak hala eskatuta. Eta hemen aurkituko duzue: http://www.oepli.org/pag/eu/dia.php

App-bilduma

Klis-klasikoak

Agenda

atzera Maiatza 2017 aurrera
1
2
3
7
8
9
10
11
14
15
17
18
19
21
22
23
24
25
27
28
29
31
 
 
 
 

Bereziak

BOOKTUBERBOOM! EAEko I. Booktuber lehiaketa

Behinola 34 kalean da

Poesia aretoa Zubirin

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·