Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Albisteak

“Irakurtzera bultzatzeko estrategiez” arituko dira Galtzagorriko Ibon Egaña eta Intza Alkain EHUko Udako Ikastaroetan

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) antolatzen dituen Udako Ikastaroetan maiz aritzen dira Galtzagorriko kideak nor bere diziplinan; Galtzagorri elkarteak ikastaroak ere antolatu izan ditu beste kide batzuekin elkarlanean. Aurten, Galtzagorri elkarteari ikastaro batean zuzenean parte hartu dezan eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Hain zuzen, “Irakurtzera bultzatzeko estrategiak” hitzaldia egingo dute Galtzagorriko Ibon Egañak eta Intza Alkainek Irakurketa plana ikastetxean: irakurri ikasteko, irakurri gozatzeko ikastaroan. Ikastaroa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatu eta zuzenduko du Bizkaiko Berritzegune Nagusiaren bitartez; Maria Victoria Apraiz eta Iratxe Renteria dira zuzendariak.

Gazteei zuzendutako euskarazko literatura-testuak sortzeko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dago

Uztailaren 2ra arte irekita dago Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak kultur-sormena bultzatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea. Hain zuzen, 12-18 urte arteko gazteei zuzendutako euskarazko literatura-testuak sortzeko diru-laguntzak dira. Guztira, 40.000 euro banatuko dituzte; bost laguntza emango dituzte, bakoitza 8.000 eurokoa. Diruz lagunduko duten bukaerako testuak 100.000 karaktere izan beharko ditu gutxienez. Baldintza berberetan, beste modalitate batean, euskarazko literatura-testuen –ipuin nahiz nobela motzak– sorkuntzasustatzeko beste hainbesteko diru-laguntza sorta bat emango du Kultura Sustatzeko Zuzendaritzak.

MarraziOak X ilustrazio tailerra memoriaren marretan barrena doa

Galtzagorri elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Zuzendaritzaren babesarekin antolatzen duen MarraziOak ilustrazio tailerraren X. ekitaldia da aurtengoa. Memoriaren marretan barrena, norbere espaziotik, norbere gorputzetik izena jarri diote tailerrari. Memoriaren gaia pil-pilean dabilen garaian, ilustratzaileen mundua ezin gera daiteke kezka horretatik aparte. Tailerrean memoria kolektiboa baino, bakoitzaren oroitzapen besterenezinei jarriko diete arreta, eta arreta hori modu sortzailean erabiltzeko aukera landuko dute.

Euskarazko lehen transmedia irakurketa kluba burutuko dute Galtzagorri elkarteak eta Orona Fundazioak uztailean

Orona Fundazioak eta Galtzagorri euskal haur eta gazte literatura elkarteak elkarlanean “KlisKlasIK” euskarri ezberdinetan oinarritutako irakurketa kluba jarriko dute martxan datorren hilean. Liburua, ahotsa eta marrazteko tresnak batetik eta tablet, ordenagailu eta sakeleko telefonoak bestetik, 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzako euskaraz eta euskarazko haur literatura oinarri hartuta lehendabiziko aldiz transmedia klub bat burutuko dute Orona Ideon (Hernaniko Galarretan) uztailaren 10, 11 eta 12an. Irakurketa klub honen saioak eta Kode Eskolak antolatutako Udaleku Teknologikoak aldi berean gauzatuko dira Orona Fundazioaren eraikinean. Hartara literatura eta irakurketa teknologia berrienekin uztartuko dituen egitarau oparoa gauzatuko da egun horietan, Orona Fundazioari esker.

Lazarillo Sarietan parte hartzeko deialdia zabalik da

2018ko Lazarillo Sarietan parte hartzeko deialdia egin du OEPLIk, Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren babesarekin. Sariketa honen helburua haur eta gazteei zuzendutako liburuen kalitatezko liburuen produkzioa bultzatzea da. Egun bi sail ditu lehiaketa honek: bata, Album Ilustratuarena; bestea, Literatur Sorkuntzarena. Aurten, 3.000 euroko saria izango da modalitate bakoitzean. Literatur lanak aurkezteko epea uztailaren 15ean amaituko da. Ilustrazio lanak aurkezteko azken eguna, berriz, irailaren 30a izango da.

“H.C. Andersen-en ipuin bat Komikian” lehiaketaren irabazleak eman ditu jakitera OEPLIk

2018ko Haur Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, OEPLIk, Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren laguntzarekin, eta bere lau atalen bidez (Consejo General del Libro, ClijCat, Gálix eta Galtzagorri) antolatutako "H.C. ANDERSEN-EN IPUIN BAT KOMIKIAN" lehiaketak baditu irabazleak!

Galtzagorri Elkarteak jasotako marrazkien artean hauek hautatu ditu irabazle: Lehen Irakurleen kategorian: Iraia Santos Pagei. Juan San Martin Liburutegia, Eibar (Gipuzkoa). Irakurle Aurreratuen kategorian: Uxue Gurrutxaga, Zaloa Unamuno eta Maria Borislavova. Mariaren Lagundia ikastola, Bergara (Gipuzkoa).Super Irakurleak kategorian: Omar Fernandez Alberdi. Fray Juan de Zumarraga-Durango BHI. Durango (Bizkaia)

App-bilduma

Klis-klasikoak

Agenda

atzera Abuztua 2017 aurrera
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 
 

Bereziak

KlisKlasIK Transmedia Irakurketa Kluba. IZENA EMAN!

Abian da BOOKTUBERBOOM! EAEko II. Booktuber lehiaketa

Adi! Badator X. MarraziOak!

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·