Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Albisteak

Aukeratu ditugu aurtengo BIKO-TEKA tailerrean parte hartuko duten zortzi bikoteak

Idazle eta ilustratzaileek osatutako zortzi bikote izan dira hautatuak datorren astelehenean, hilak 29, hasiko den BIKO-TEKA 2018 Liburu grafikoetarako ilustrazio eta narraziogintza tailerrean parte hartzeko. Horietako zenbait bikotean aurkeztu dira; beste asko bakarka, eta Harkaitz Canok eta Aitziber Alonsok bikotu dituzte. Hain zuzen ere, Alonsok eta Canok gidaturik, hauexek izango dira Iruñeko Descalzos Kaleko Igogailuaren ondoko udal aretoan lau egun eta erdiz egingo den ikastaro trinko honetan parte hartuko dutenak: Maddi Orcajo + Miren Amuriza; Andrea Villamor + Andoni de Carlos; Arkaitz Barriola + Isabel Etxeberria; Irati Merino + Peio Lopez Iturri; Unai Gonzalez + Ixabel Agirresarobe; Amaia Lendinez + Izarne Zalaia; Ana Ibañez + Dani Martirena; Idoia Azkorra + Irati Elorrieta.

Irakurzaletasuna sustatzeko lantegi praktikoak eskainiko dizkie Galtzagorrik EAEko irakasleei Eusko Jaurlaritzaren lankidetzari esker

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak eta Galtzagorri Euskal Haur eta Gazte Literatura Elkarteak proiektu berri bat aurkeztu dute haur eta gazteen artean irakurzaletasuna euskaraz sustatzeko. Ekimen honen bitartez Galtzagorri Elkarteko profesionalak Euskadiko Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako zentroetara joango dira, irakasleei lantegi praktikoak eskaintzera. Gurditxo batean Euskarazko Haur eta Gazte Literaturako 40 liburu inguru eramango dituzte eta hauen bidez landu ditzaketen estrategiez mintzatuko zaizkie irakasleei, hauek haur eta gazteen irakurketaren bitartekari eraginkorrak eta motibatuak bihurtuz.

Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordeak, Iñaki Markotegi Galtzagorri Elkarteko Lehendakariak eta Castillo Suarez idazle eta Galtzagorriko kideak aurkeztu dute proiektu berri hau, Donostiako Haur Liburutegi Nagusian.

App-bilduma

Klis-klasikoak

Agenda

atzera Otsaila 2018 aurrera
 
 
 
1
2
3
4
5
6
7
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
25
26
27
28
 
 
 
 

Bereziak

Behinola 36 kalean da

BOOKTUBERBOOM! EAEko I. Booktuber lehiaketa

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·