Galtzagorri Elkartearen webgunea

liburu-gaztea
Bularretik Mintzora
Liburuen altxorra

Albisteak

Zabalik dago BIKO-TEKA 2019n parte hartzeko epea

Galtzagorri elkarteak Iruñeko Udalarekin lankidetzan liburu grafikoetarako ilustrazio eta narraziogintza tailerraren hirugarren edizioa burutuko du Iruñean 2019ko urtarrilaren 28tik otsailaren 1era. Tailer hau Haurrentzako Album ilustratuak sortzeko Etxepare Sariaren ekimenari esker jaio eta gauzatzen da. Tailerraren xede nagusia haurrentzako euskarazko liburu grafiko edo album ilustratu berriak sortzeko akuilu izatea da.

2018ko haur- eta gazte-literaturako Lazarillo Sarien irabazleak jakitera eman dituzte

Hiru emakumezko sortzailek irabazi dute aurtengo edizioa: Paloma Corralek eta Begoña Orok album ilustratuaren kategorian irabazi dute; Andrea Maceirasek literatur-sormenaren atalean.

Lazarillo Sari ospetsua, haur- eta gazte-literaturan Espainiako estatuan sortutako lehenengo saria da, baita independenteena ere. 1986tik OEPLIk urtean behin egiten du Lazarillo Sarien deialdia hala album ilustratuaren atalean nola literatur-sormenaren atalean. Epaimahaia azaroaren 29an bildu zen eta sariak Madrileko 41. Haur- eta gazte-liburuaren Saloiaren inaugurazio ekitaldian banatuko dituzte, datorren abenduaren 12an.

Irakasleak irakurketaren bitartekari eraginkorrak izateko klabeak ematen dabil Galtzagorri EAEko berritzegunetan

Galtzagorri elkarteak 2018. urtean martxan jarri du "Irakurzaletasuna sustatzeko irakasleentzako lantegiak” izeneko egitasmoa, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin lankidetzan. Egitasmo honen baitan 70 ikastetxetan lantegi praktikoak gauzatzen ari dira Intza Alkain eta Saroa Bikandi Galtzagorriko kideak. Horietatik 63 eginak dituzte jada.  
Eskolaz eskolako lantegi praktikoez gain, hiru lurraldeetako berritzeguneetan irakasleentzako formazio saioak eskaintzen ari dira Alkain eta Bikandi. Irakurzaletzeko orduan, teoriatik praktikara jauzi egiteko dagoen zailtasunari soluzio bat eman nahi zaio saio hauetan. Lehenengo saioa Eibarko Berritzegunean izan zen urrian. Bigarrena, gaur bertan, abenduak 4, gauzatzen ari dira Gasteizko Berritzegunean. Azkena, Barakaldoko Berritzegunean izango da urtarrilaren 15ean.

Beste bi aretoen txanda, Literatur aretoen Bigarren Zirkuituan

Lau Literatur areto ari da eramaten Galtzagorri elkartea Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin Gipuzkoako beste hainbeste herritara Gipuzkoako Haur Literatur Aretoen Bigarren Zirkuituaren baitan. Hernanin izan da “Aliziaren burutazio miresgarriak” eta Tolosan “Itsaspeko Bihotzak” aretoa. Abenduan beste bi areto paratuko dira eta hauetan saio gidatuak egin: Errenterian izango da abenduaren 11tik 20ra “Adur adur, ez naiz zure beldur" aretoa eta Oñatin abenduaren 10etik 14ra "Labirintoaren erbestean aretoa". Guztira, bigarren aldiz Galtzagorri elkarteak egiten duen Jolas eginez irakurzaletu aretoen zirkuituaren saioez 8 eta 14 urteko 1.000 gaztetxotik gora gozatuko dute.

App-bilduma

Klis-klasikoak

Agenda

atzera Uztaila 2018 aurrera
 
 
 
 
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 
 
 
 

Bereziak

Abenduaren 14a arte bozka egin daiteke!

Badator BIKO-TEKA 2019!

IZENA EMAN KlisKlasIK Irakurketa Klubean!

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·