Liburu gaztea
Twitter Youtube Tuenti RSS jarioa

Zer da liburua gaztea?

Krokodiloa ohe azpian

Krokodiloa ohe azpian
  • Egilea: Mariasun Landa
  • Ilustratzailea: Antton Olariaga
  • Maila: DBH 1-2
  • Argitaletxea: Erein
  • Urtea: 2015
  • Azalpena:

    Alberdania argitaletxeak 2002an argitaratutako liburua berrargitaratu du Erein argitaletxeak. Bere garaian Antonio Maria Labaien Saria irabazi zuen Mariasun Landak narrazio honekin eta liburuak Haur eta Gazte Literaturaren Espainiako Sari Nazioanala eskuratu zuen 2003an.

    Protagonista gizon arrunt bat da: J.J. Izena bezain arrunta da bere bizitza osoa. Lana, etxea, zaletasunak… bizitzeko behar den guztia dauka. Edo hori uste du berak, ez baitu arazo larririk ikusten. Horregatik, eguneroko bizimoduarekin itsu aurrera jarrai ez dezan, krokodiloa agertu zaio ohe azpian, zer falta zaion kontura dadin. Eta ez da ametsa, krokodiloa hortxe baitago eta ez baita berehalakoan joango.

atzera
Galtzagorri
2012 GALTZAGORRI ELKARTEA
Zemoria, 25-behea 20013 Donostia
Telf.: 943 471 487
Harremanetarako | Lege oharra
iametza interaktiboak garatuta
Creative Commons

Laguntzailea:

Gipuzkoa