Liburu gaztea
Twitter Youtube Tuenti RSS jarioa

Zer da liburua gaztea?

Egitasmoa

Galtzagorri Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, Liburu Gaztea literatura sariarentzako deialdia zabaldu zuen 2000-2001. ikasturtearen hasieran lehen aldiz. Harrezkero, ikasturtero errepikatu den deialdia izan da hau.

Irakurzaletasuna sustatzeko asmoa duen Liburu Gaztea ekimena euskal literaturan urtero burutzen diren beste sarien artean bat gehiago izateko bokazioz jaio zen, baina berezitasun nabarmen eta garrantzitsu batekin: DBHko ikasleak direla liburuak irakurri eta epaimahaikide gisa jarduten dutenak.

Aurretik, Galtzagorriko hautaketa batzorde batek aukeratzen ditu liburuak: 12-16 urte bitarteko gazteentzat urtero euskaraz argitaratutako guztia irakurri eta, kalitate handieneko tituluak hautatzen dituzte maila bakoitzerako.

2012-2013 ikasturtean Liburu Gaztea Lehiaketa Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketa bihurtu zen. Aldaketa nagusiak hauek izan dira:

1. Ikasleek parte hartu ahal izateko Galtzagorrik proposatutako liburuen inguruko book trailerrak egin beharko dituzte.

2. Booktrailer onenen egileek irabaziko dituzte sariak.

Nola parte hartu:

Liburu Gaztea Lehiaketan parte hartzeko book trailerrak sortu behar dira. Jarraian aipatuko ditugun zerrendetako liburuen artean, titulu bat aukeratu behar da. Book trailerra horietako liburu batean oinarrituko denez, aurrez liburua irakurri eta landu beharko da, noski.

Liburu Gaztea Batzordeak DBHko maila bakoitzeko liburu bana proposatuko du urtero. Beraz aurtengo proposamenean mailako liburu bat izango duzue. Horrez gain, literatur adituek Euskal Gazte Literaturan ezinbestekotzat jotzen diren liburuen zerrendako liburuak ere lehiaketan sartuko dira. Horietakoren baten booktrailerra ere egin daiteke. Baina, beti ere, maila bakoitzak dagokion adin tarteko liburua aukeratu beharko du. Hemen dituzue lehiaketan parte hartzeko liburuen bi zerrendak.

- Aurtengo proposamenak

Ezinbestekoak

Book trailerra sortu ondoren web guneko Book trailer atalera igo behar da. 2017ko martxoaren 10a baino lehen. Horretarako, atal honetako Igo zurea azpiatalean aurkituko duzun formularioa bete eta igo zure book trailerra web gunera.

Lehiaketaren oinarriak: Liburu Gaztea Sarea.

Galtzagorri
2012 GALTZAGORRI ELKARTEA
Zemoria, 25-behea 20013 Donostia
Telf.: 943 471 487
Harremanetarako | Lege oharra
iametza interaktiboak garatuta
Creative Commons

Laguntzailea:

Gipuzkoa