Liburu gaztea
Twitter Youtube Tuenti RSS jarioa

Zer da liburua gaztea?

Liburu gaztea sarea

OINARRIAK

(2016-2017 ikasturtea)

1. Ikasle bakoitzak aukeratutako titulua irakurriko du: AURTENGO PROPOSAMENAK zerrendatik edo EZINBESTEKOen zerrendatik hautatutako liburu bat. LIBURUAK atalean dauden beste zerrendetako liburuak ez dira lehiaketan sartuko.

Oharra: Ikasturte honetan, Aurtengo Proposamenak zerrendan, maila bakoitzeko liburu bana proposatu beharrean, DBH 1-2 eta DBH 3-4 multzoka banatu ditugu eta multzo bakoitzean bina liburu egongo dira aukeran.

2. Ikasgela bakoitzak irakurri duen liburuaren gaineko book trailer edo erreseina interaktibo bat egin beharko du eta ondoren, 2017ko  MARTXOAREN 10a baino lehen Liburu Gaztearen web gunean zintzilikatu. Book trailerrak lauko taldeetan egitea gomendatzen dugu, sari nagusia ere lau lagunentzako izango baita. Ez dira onartuko liburuaren filmetik soilik ateraterako irudiekin osatutako book trailerrak.

3. Book trailer edo erreseina interaktiboa modu errazean egin daiteke, egungo teknologiak erabiliz. Azalpen guztiak, BIDEO TUTORIAL INTERAKTIBOan dituzue Liburu Gaztea web gunean.

4. Hala ere, Galtzagorri Elkartea zuen kontsulta eta zalantzei erantzuteko prest izango da ikasturtean zehar. Horretarako bere e-posta emango dizuegu: liburugaztea@galtzagorri.eus

5. Liburu Gaztea Lehiaketan book trailer edo erreseina interaktibo hoberenak sarituko dira. Horrek esan nahi du, lan hori web gunean zintzilikatzen duenak soilik duela irabazteko aukera.

6. Bi modutan har daiteke parte lehiaketan: Ikastetxeen kategorian edota Norbanakoen kategorian. Baina ezin da book trailer bera aurkeztu bi kategoriatan. Ikastetxeen kategorian parte hartzeko izena eman beharko da aurrez. Izen-ematea irailaren 12an amaituko da. Norbanakoen kategorian ez dago izena eman beharrik, nahikoa da bakoitzaren adinari dagokion liburua irakurri eta book trailerra berau lehiaketako azken eguna baino lehen bidaltzea.

7. Irabazleak epai-mahai batek hautatuko ditu. Epai-mahaia lau lagunek osatuko dute: Galtzagorri Elkarteko kide bat, Liburu Gaztea Batzordeko kide bat, ikus-entzunezkoen aditu bat, eta idazle bat.

8. Ikastetxeen kategoriako irabazleak hautatzeko garaian epai-mahaiak bi multzotan banatuko ditu lanak: DBH1-DBH2 multzoko lanak eta DBH3-DBH4 multzokoak. Hortaz, bi sari nagusi banatuko dira Ikastetxeen artean. Eta ez da bigarren eta hirugarren saririk izango. Norbanakoen kategorian, ordea, maila guztiak batera lehiatuko dira, parte hartze txikiagoa izaten baita sail honetan.

9. Boto bidez hautatuko da PUBLIKOAREN SARIA jasoko duen book trailerra. Edonork eman ahal izango du botoa, baina bakoitzak behin bakarrik bozkatu ahal izango du, kategoria bakoitzean boto bana emateko aukerarekin. APIRILAREN 3tik 28ra bitartean egongo da bozkatzeko aukera. Orduan aktibatuko da web gunean BOZKATU atala. Hortik bakarrik eman ahal izango da botoa.

10. Bozkatzen dutenen artean, e-reader bat zozkatuko da.

11. Liburu Gaztea lehiaketan parte hartzen duen ikastetxe bakoitzak liburuen aholkulari eta sustatzaile izan direla ziurtatzen duen agiria jasoko du.

12. SARIAK:

- IKASTETXEKA:

• DBH1-DBH2: sari bakarra, abentura txangoa lau lagunentzat, eta liburu eta diskotan gastatzeko 200 euroko bonoa ikasgelarentzat.

• DBH3-DBH4: sari bakarra, abentura txangoa lau lagunentzat, eta liburu eta diskotan gastatzeko 200 euroko bonoa ikasgelarentzat.

- NORBANAKOKA: e-reader bat eta 100 euroko bonoa.

- PUBLIKOAREN SARIA:

• Ikastetxeen kategorian: 200 euroko bonoa liburu eta diskotan gastatzeko

• Norbanakoen kategorian:200 euroko bonoa liburu eta diskotan gastatzeko

- BOZKETAN PARTE HARTU DUTENEN ARTEAN e-reader bat zozkatuko da.

13. Lanak aurkezteko azken eguna 2017ko martxoaren 10a da.

Galtzagorri
2012 GALTZAGORRI ELKARTEA
Zemoria, 25-behea 20013 Donostia
Telf.: 943 471 487
Harremanetarako | Lege oharra
iametza interaktiboak garatuta
Creative Commons

Laguntzailea:

Gipuzkoa