AURREKO EDIZIOAK > 2017-2018

Jon eta Mirka

Jon eta Mirka
  • Egilea: Harriet
  • Ilustratzailea: Redondo / Itzul.: Arkaitz Almortza Muro
  • Maila: DBH 1-2
  • Argitaletxea: Harriet ediciones
  • Urtea: 2016
  • Azalpena:

    Bi istorio biltzen dituen zientzia-fikzio komikia da. Abenturetako gidoia du, eta hainbat gai sozial plazaratzen ditu: ekologia, hondakin nuklearrak, kolonialismoa, indigenismoa, garapena eta teknologia,...

    Lehen istorioan pertsonaiak aurkezten dira, eta lehen abentura abiatzen da: Jonek ez du familiarik eta horregatik umezurtzen etxe batean bizi da. Gau batean, espazio-ontzi bat agertzen da patioan. Gidaria estralurtar neskato bat da, Mirka izenekoa. Lur planetara etorri da duela mende asko bertan desagertu zen espedizio estralurtar baten bila. Jonek umezurztegitik ihes egin nahi duenez, Mirka konbentzituko du bera ere misio-kide izateko. Besteak beste, ozeano Atlantikoan hondoratutako galeoi espainiar baten hondakinak esploratuko dituzte, eta oihaneko aztarnategi Inka batean sartuko dira.

    Bigarren istorioa espazio urrunean kokatzen da, Mirkaren sorlekuan, Tarox sisteman. Oraingoan abiapuntua Nautar espazio-ontziko ordenagailu nagusiaren matxura susmagarri bat da. Mirkak susmo txarra hartzen dio eta Mentos deritzon izakiarengana jotzen dute aholku eske. Honek susmoa baieztatu egiten die, eta arazoaren iturria planeta urrun batean dagoela argitzen die. Hara iristen direnean, ordea, ezusteko handia hartzen dute...

    80ko hamarkadan idatzitako bi komiki izan arren, ez dute egunerokotasuna galdu.

ATZERA