Liburu gaztea
Twitter Youtube Tuenti RSS jarioa

Zer da liburua gaztea?

Limoiondoaren loreak

Limoiondoaren loreak
  • Egilea: Lur Gallastegi
  • Ilustratzailea: Susanna Martín
  • Maila: DBH 1-2
  • Argitaletxea: Elkar
  • Urtea: 2017
  • Azalpena:

    Luna, 12 urteko neskatila, Donostian bizi da, Violetarekin (bere ama), Claudiarekin (amaren laguna), Danielarekin (Claudiaren alaba) eta Inaxirekin (amak zaintzen duen andrea). Luna eta bere familia, jatorriz, Nikaraguakoak dira. Nikaraguan bizi den Lunaren amona gaixotzen denean, Violetak hara bidaiatzen du hura zaintzeko. Era berean, Inaxi ere gaixotu egiten da eta, Violeta ez dagoenez, Claudia izango da ospitalean lagunduko diona. Luna, berriz, Daniela txikia zaintzeaz arduratuko da. Egoera zail honen erdian, Lunak bere amonak idatzi zion liburua eskuratzen du; bere ama Violetak joan baino lehen eman ziona. Bertan, bere jaioterriari buruzko historia ezagutuko du, Iraultza Sandinistaren garaiak bere amonarengan eta amarengan suposatu zutena, eta ordura arte susmatzen ez zituen beste hainbat gertaera, ezinbestekoak bere familiarentzat.

     

atzera
Galtzagorri
© 2012 GALTZAGORRI ELKARTEA
Zemoria, 25-behea · 20013 Donostia
Telf.: 943 471 487
Harremanetarako | Lege oharra
iametza interaktiboak garatuta
Creative Commons

Laguntzailea:

Gipuzkoa