Hemeroteka

2021-09-02

2021-2022 Liburu Gaztea Booktrailer lehiaketa hastera doa!

Irailaren 24an amaituko da 2021-2022 ikasturteko Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketan Ikastetxeen kategorian izena emateko epea.

Ikasturte honetan ere parte hartzaileek Galtzagorrik proposatutako liburu bat irakurri eta horri buruzko book trailerra egin beharko dute 2022ko martxoaren 4a baino lehen. Bi eratara aurkeztu daiteke, norbanakoka edo ikastetxearen bitartez.

Ikastetxeen kategorian derrigorrezkoa da izena ematea. Irakaslea bazara, animatu zure ikasleak parte hartzera. Gaztea bazara, animatu zu zeu! Irakurri, sakatu rec eta parte hartu!

Norbanakoen kategorian gazte irakurkea bazara, zure kasa aurkeztu zaitezke. Nahikoa da book trailerra azken eguna baino lehen bidaltzearekin. Aurten gainera berrikuntzekin dator kategoria hau. Youtuberako formatuan egin beharrean, TikTokeko formatuan burutu beharko da booktrailerra. Ausartzen al zara?

Galatzagorrik Gipuzkoako Foru Aldundiarekin antolatzen duen lehiaketa honek 10. ekitaldia du jada eta aurten ere Irakasleentzat Book Trailer Lantegia prestatu dugu! Hau, parte hartzeko izena ematen duten ikastetxeetako irakasleei eskainiko diegu. Prestakuntza saio praktikoa egingo da urrian: Book Trailer Lantegia. Saioan book trailerrak egiteko klabeak eskuratu eta edizio teknikan trebatzeko aukera izango dute irakasleek. Era berean, Youtuben bideo tutoriala ikusteko aukera ere baduzue. 

Azkenik, hemen dituzue Liburu Gaztea Batzordeak aukeratu dituen aurtengo irakurgaiak, iaz euskaraz argitaratu zen guztia irakurri ondoren. Hona hautatutako liburuak:

Jarraian duzue Spota! Aurreko ikasturteko Axular ikastetxeko DBH3-4ko ikasleek egindakoa! 

 

 

Horiez gain, ezinbestekoen zerrendatik ere aukeratu ahalko dute irakurgaia. Zerrenda horretan bildu dituzte hainbat literatura adituk, euskaraz, gazteentzat, orain arte argitaratu diren liburu gomendagarrienak.

Lehiaketaren OINARRIAK.

Book Trailer lehiaketa, aurtengo ezusteko ikasturtea arintzeko irakurgaiekin egin daitekeen lanketa eta jolas aproposa bilakatu dezakezue, beraz, animatu zaitezte!