Hemeroteka


Compartir
2020-06-16

Ahozko tradizioa izango da hurrengo MarraziOak tailerraren bihotza

Zabalik dago MarraziOak tailerraren 12. ekitaldian izena emateko epea. Ilustratzaile, animatu!

Aurtengoak ahozko euskal tradizioa izango du oinarri: Zotzak biltzen, ahozko tradizioko kantak eta poesia ilustratuz titulua jarri diogu. Aurtengoa urriaren 19tik 23ra egingo dugu Donostiako Undermount aretoan, Igeldon; tokia bera inspiratzailea da inondik ere. Aurtengoan, berriro ere, luxuzko gidariak izango ditu ilustratzaileen prestakuntzara zuzendutako MarraziOek: Maite Gurrutxaga ilustratzailea eta Juan Kruz Igerabide idazleak.

Tailerrean aukera izango duzu, lehenengo eta behin, bi gidarien eskutik euskarazko ahozko tradizioko poesiak eta kantuak ezagutzeko aukera. Horrez gain, haiek ilustraziora eramateko estrategiak, teknikak eta aukerak esploratzeko parada izango duzu. Goizetan materiala ezagutzen emango dizute egunari hasiera emateko eta, behin ilustratzaileko pieza bat hautatu duzunean, hura ilustratzeko bideak urratuko dituzu lehendik egindakoa ezagututa eta gidarien aholkuak nahiz jakintza jasota. Horrez gain, MarraziOak tailerrean beste ilustratzaile batzuekin egoteko eta lana partekatzeko aukera izango duzu.

Urriaren 19tik 23ra 10:00etatik 18:00etara egingo dugu tailerra. Izen-ematea irekita dago eta ez duzu material zehatzik prestatu behar, bidali administratzioa@galtzagorri.eus helbidera, wetransfer bidez, zure lana islatzen duten hiru lan eta zure datuak, azpian duzu deialdia non detaile guztiak jasoko dituzun xehe-xehe. Epea uztailaren 24an itxiko dugu toki guztiak betetzen badira eta irailaren 11n jakingo duzu MarraziOak doan egiteko beka jaso duzun.

Ilustratzaile, animatu!!!!

Deialdia 2020