Hemeroteka

2021-01-26

Autoekoizpenaz aritu dira Bikotekan

Gaur, BIKO-TEKA tailerrean, autoekoizpenaz aritu dira Ana Ibáñez ilustratzailea eta Dani Martirena idazlea. Atzo hasi zen BIKO-TEKAren bosgarren ekitaldia Iruñeko Kondestablearen jauregian. Sei bikote eta bi hirukote parte hartzen ari dira eta Aitziber Alonso eta Harkaitz Cano dira gidariak. 

Autoekoizpenaren gaia aletu dute gaurko gonbidatuek. Zenbateko tirada, inbertsioa, zer ibilibide egin duten orain artean Ibáñezek eta Martirenak sortutako Liburu Iletsuak zigiluan argitaratutako hiru liburuek egindako ibilibidea eta liburuok editatzeko orduan inguruan izan duten sistema literarioa ere hartu dute hizpide. Zer pauso dira beharrezkoak? Nola kudeatzen dira ISBN eta lege gordailua? Zenbat denbora igarotzen da egitasmoaren lehenengo ideiatik gauzatzen den arte? Nondik datoz autoproduzitutako lan baten poztasunak? Zein dira abantailak? Beren esanetan, "proiektuak aurrera eta hazten doala ikustea poztasuna da". Egileek poz hori transmititu dute: ilusioa, konpromisoa, lagun eta familiartekoak konbentzitzeko zintzotasuna. 

Behin liburua eginda dagoenean nola egiten dituzte liburuen aurkezpenak? Liburu-denda lagunen sarea dutela kontatu dute: Katakrak eta Chundarata, besteak beste. Zein da, bestalde, prentsaren rola? Amaitzeko autoekoizpenaren bidea urratzeko zenbait aholku eman dituzte. Saioan BIKO-TEKAko parte-hartzaileek galdera asko egin dizkiete Ibáñez eta Martiarenari. 

Gaur bertan, bi sortzaileek argitaratuko –autoekoiztutako– azken liburua aurkeztuko dute Iruñeako Katakrak liburu-dendan. Amonarenean kea titulua jarri diote lanari eta aurkezpena 19:00etan izango da.