Hemeroteka


Compartir
2020-07-23

Badatoz MarraziOak

Badator MarraziOak tailerraren 12. ekitaldia. Ahozko tradizioa erdigunean jarriko dugu Maite Gurrutxagak eta Juan Kruz Igerabidek gidatuko duten Zotzak biltzen. Ahozko tradizioko kantak eta poesia ilustratuz tailerrean.

Ilustratzailea zara?

Euskal ahozko tradizioa interesatzen zaizu?

Gurrutxagarekin eta Igerabiderekin gertutik lan egin nahi zenuke?

Jolasteko gogorik?

Orduan eman izena!

Tailerra Donostiako Undermount elkartean egingo da, Igeldon, urriaren 19tik 23ra. Aukeratutako ilustratzaileentzat doanekoa izango da. 

Izena emateko idatzi honako helbidera: administrazioa@galtzagorri.eus

Eta informazio osoa jaso nahi baduzu sakatu hemen.