Hemeroteka


Compartir
2020-05-21

Bihar amaituko da Booktubeak bidaltzeko epea!

Bihar amaituko da Booktuberboom lehiaketaren Gipuzkoako edizioan parte hartzeko epea. Bizi dugun egoera honetan etxean lanean jo eta su ari zaretela jakin badakigu. Hala ere, irakurtzeko tartea ere hartuko zenutela uste dugu! Horregatik lehiaketan parte hartzera animatzen zaituztegu!

Parte hartzea oso erraza da. Gaur egun edo aspaldian irakurritako gustoko liburu bat aukeratu eta grabatu zure burua liburua gomendatzen, Zuriñe Hidalgo edo Olatz Salvador abeslariek egin duten bezalaxe. Aurkeztu aukeratutako liburua, egin laburpentxo bat eta kontatu zergatik gustatu zaizun! Gutxienez minutu bat eta gehienez hiru minutuko iraupena izan behar du.

Igo bideoa yotubera eta bete parte-hartze orria!

14-18 urte bitarteko gazte gipuzkoarra bazara hauxe da zure lehiaketa!

Hona hemen jokoan dauden sariak:

  • EPAIMAHAIAREN SARIA: GoPro kamera eta liburu eta disketan gastatzeko 100€ko bonoa. Aurkezten diren booktuber gipuzkoarren guztien artean onena hautatuko du bi adituk osatutako epaimahaiak.
  • PUBLIKOAREN SARIA: Bi lagunentzako abentura txangoa.Lehiaketara aurkeztutako bideoen artean, maiatzaren 8tik maiatzaren 12ko 12:00ak arte Booktuberboom booktube kanalean “gustatzen zait” gehien jasotzen dituen booktubearentzat.