Hemeroteka

2020-11-30

Booktuberboom lehiaketa: publikoaren bozkak jasotzeko epea martxan!

Amaitu da Booktuberboom lehiaketara booktuber-bideoak aurkezteko epea eta esan bezala, arrakasta handikoa izan da aurtengo edizioa: 80 bideo baina gehiago jaso ditugu guztira! Aupa zuek! 

Orain, lehiaketareren irabazleak nortzuk izango diren jakitea besterik ez zaigu geratzen. Alde batetik, epaimahaia lanean jarria da dagoneko eta bertatik bi irabazle aterako dira. Epaimahaiaren sariaren irabazlea hautatzeko garaian,epaimahaikideek irizpide ezberdinak hartuko dituzte kontuan, besteak beste, parte hartzailearen naturaltasuna, hizkuntzaren zuzentasuna, ahoskera, originaltasuna, azalpen argiak emateko gaitasuna, bideo muntaia eta booktuber formatua.

Baina modu publikoan aurkeztu diren booktuberren artean, publikoaren saria eskuratzeko aukera izango da. Hori dela eta, publikoaren bozka jasotzeko epea zabaldu dugu. Gaurtik, abenduaren 9ra bitarte IV. Booktuberboom edizioko bideo publikoak bozkatzeko aukera izango duzue geure Booktuberboom YouTubeko kanalean

NOLA BOZKATU?

Lehiaketan publikoki parte hartzen duten lehiakideen bideoak geure kanaleko erreproduzkio zerrendan dituzue:

BOOKTUBERBOOM IV. EDIZIOA

Gehien gustatzen zaizuen horri "atsegin dut" (like) bat eman. Boto hau eman ahal izateko, gmail kontu bat eduki beharko da eta saioa hasia izan beharko duzue. "Atsegin dut" gehienak dituen bideoak irabaziko du publikoaren saria. Beraz, asko gustatu bazaizue, "partekatu" klikatu eta zabaldu sarean!

SARIAK

Epaimahaiaren sariak: 1. sariak kamera, tripodea, mikrofonoa eta 200 euroko bonua jasoko du liburu eta diskatan gastatzeko. 2. sariak GoPro kamera eta 100 euroko bonua jasoko ditu liburu eta diskatan gastatzeko. 

Publikoaren saria: bi lagunentzako abentura txangoa (esperientzia ezberdinen artean aukeratu ahalko da). 

Abenduaren 9ra arte egongo da zabalik bozkak emateko epea. Ondoren, hurrengo egunetan jakinaraziko dira nortzuk diren lehiaketako irabazle guztiak. Eta orain, atsegin duzu?