Hemeroteka


Compartir
2020-11-13

Booktuberboom Saioa (1x04): DIY Edurne Azkaraterekin!

Dagoeneko ikusi daiteke YouTubeko Booktuberboom Saioko 4. atala:

4. Do It Yourself: Edurne Azkarate antzerkilariarekin - BOOKTUBERBOOM SAIOA

Laugarren saio honetan, Sutan bang eta Galtzagorriko kideek Edurne Azkarateri pasako diote booktuber lanetan aritzeko testigua Do It Yoursef (DIY) bat eginez. Zer den DIY? YouTuben oso ezagunak bilakatu diren bideo hauetan, youtuberrek euren kabuz sortu edo egin duten hori erakusten digute, izan eskulan bat, jakiren bat, etxe bat edota gure kasuan bezala liburu edo artefaktu artistiko bat. Edurne Azkarate antzerkilariak esku artean eta sortze prozesuan duen proiektua aurkeztuko digu eta horretarako, Piztitegia deituriko liburuxka aurkeztu eta irakurriko digu. Horretaz gain, tarte bat ere izango dugu test moduko galderen bitartez Edurne eta bere lana ezagutzeko! Sakatu play eta gozatu Booktuberboom Saioaz.

Booktuberboom lehiaketa eta Booktuberboom saioa

Ez ahaztu Booktuberboom EAEko booktuber lehiaketaren 4. Edizioa martxan dugula eta lehen booktubeak jaso ditugula honezkero. Oraindik garaiz zabiltzate zuen gomendio bideoak bidaltzeko. Igo bideoa YouTubera eta bete formularioa Booktuberboom blogean.

Urtero, egitasmo honen barruan, booktuber kedada presentzialak egin izan ditugu herriko liburutegi eta gaztelekuetan. Hauetan, gazteekin liburuen inguruan aritzeaz gain, booktuber bilakatzeko pausuak deskubritzen ibili izan gara. Aurten, covid 19a eta segurtasun neurriak direla eta, kedada presentzialak antolatzea oso zaila egin zaigu. Baina, ez gara geldirik geratu! Guk ere kamarak martxan jarri eta booktuber bilakatu gara etxe eta ikastetxeetako pantailetara iristeko. Izan ere, kedada birtualak antolatu ditugu YouTubeko saio baten formatuan eta horrela estrenatu dugu Booktuberboom Saioa! Bertan, 10-15 minutu inguruko 5 kedada birtual ikusteko (nahi duenak podcast gisa entzuteko) aukera izango duzue. Kedada hauetan literatura eta liburuez aritzeaz gain, sare sozialen inguruan ere arituko gara booktuber onen gisara: zer den booktuber edo bookstagramer bat, sortzaileei elkarrizketak, gazteentzako liburu gomendioak, album ilustratuaren kontaketa, Unpoltsing, TAG, DIY eta Haul asko! Ez dakizuela zer diren? Eman klik eta sartu Booktuberboom YouTubeko kanalean!

Blog: https://booktuberboom.wordpress.com/

Instagram eta TikTok: @booktuberboom