Hemeroteka


Compartir
2020-11-17

Booktuberboom Saioa (1x05): Idazlearen TAG Iñigo Astizekin!

Dagoeneko ikusi daiteke YouTubeko Booktuberboom Saioko 5. eta azken atala:

5. #TAG: Iñigo Astiz idazlearekin - BOOKTUBERBOOM SAIOA

Azken saio honetan, Sutan bang eta Galtzagorriko kideek Iñigo Astiz idazle eta kazetaria ipiniko dute kamera aurrean booktuber lanetan idazlearen TAG deituriko atalean. #TAG honetan, idazlea bera eta bere lana ezagutzeko aukera txiki bat izango da. Iñigo Astizen poema bat entzungo dugu lehenik eta test azkar bat pasako du segidan. Zer nahiago ditu Astizek? Poemak ala albisteak? Agian polbisteak? Sakatu play eta gozatu Booktuberboom Saioaz.

Booktuberboom lehiaketa eta Booktuberboom saioa

Ez ahaztu Booktuberboom EAEko booktuber lehiaketaren 4. Edizioa martxan dugula eta lehen booktubeak jaso ditugula honezkero. Oraindik garaiz zabiltzate zuen gomendio bideoak bidaltzeko. Igo bideoa YouTubera eta bete formularioa Booktuberboom blogean. Urtero, egitasmo honen barruan, booktuber kedada presentzialak egin izan ditugu herriko liburutegi eta gaztelekuetan. Hauetan, gazteekin liburuen inguruan aritzeaz gain, booktuber bilakatzeko pausuak deskubritzen ibili izan gara. Aurten, covid 19a eta segurtasun neurriak direla eta, kedada presentzialak antolatzea oso zaila egin zaigu. Baina, ez gara geldirik geratu! Guk ere kamarak martxan jarri eta booktuber bilakatu gara etxe eta ikastetxeetako pantailetara iristeko. Izan ere, kedada birtualak antolatu ditugu YouTubeko saio baten formatuan eta horrela estrenatu dugu Booktuberboom Saioa! Bertan, 10-15 minutu inguruko 5 kedada birtual ikusteko (nahi duenak podcast gisa entzuteko) aukera izango duzue. Kedada hauetan literatura eta liburuez aritzeaz gain, sare sozialen inguruan ere arituko gara booktuber onen gisara: zer den booktuber edo bookstagramer bat, sortzaileei elkarrizketak, gazteentzako liburu gomendioak, album ilustratuaren kontaketa, Unpoltsing, TAG, DIY eta Haul asko! Ez dakizuela zer diren? Eman klik eta sartu Booktuberboom YouTubeko kanalean!

Blog: https://booktuberboom.wordpress.com/

Instagram eta TikTok: @booktuberboom