Hemeroteka

2021-10-18

Booktuberboom_+ (2021) saioaren 1. atala Youtuben!

Booktuberboom_+ lehiaketa abian da eta honekin batera, egitasmoak Booktuberboom_+ youtube saioa edo ikus-entzunezko kedada birtualak antolatu dira bigarren urtez jarraian. Youtuben, hainbat ataletan, liburuei buruz mintzatzeko eta literatura partekatzeko saioa egongo da ikusgai (sortzaileei elkarrizketak, Unboxinga, BookHaul, etab.), ikus-entzunezko gazteentzako podcast formatuaren tankeran.

Sutan Bang euskarazko ikus-entzunezko edukia sortzen duen kolektiboa eta haien Eskuartean (literatur atala) saioko kolaboratzaileekin batera antolatu du Galtzagorri Elkarteak astero Youtubera igoko den programa. Ondoren, material hau sare sozialetan partekatzeaz gain, ikastetxeekin ere partekatuko da. Honela, bigarren hezkuntzako ikastetxeetan eskola orduetan 10 minutuko iraupena duten atalak jarri ahal izango dituzte, literaturaz era informal batean hizketaldi bat abiatzeko. Irakurketa liburuetan egoteaz gain, irakurleen ahotan ere gauzatzen delako.

Urriaren 18an, Booktuber, bookstagrammer, booktoker! Zu zer zara? Literatura sare sozialetan nola partekatzen da? Booktoker bat zer den badakizu? Liburuen influencer bilakatzeko aholkuak eta trikimailuak ezagutuko dira atal honetan.

Urriaren 25ea, Sagalari! Zein da zure sagarik gustukoena? Euskarazko sagak ezagutzen ditugu? Saga ezberdinen tier list bat egingo dugu atal honetan.

Azaroaren 1ean, #erronka! Literatur arloko hainbat challenge antolatuko dira atal honetan. Ireki zuen TikTok eta Instagramak eta animatu erronka hauetara!

Azaroaren 8an, euskal aurpegi ezagun baten booktube gomendioa izango dugu. Nor izango ote da? zein liburu du gustukoen? Adi ibili geure Youtube kanalera.

Aurreko urteko Booktube Youtube saioa ere ikusgai dago, Haul! Challenge eta elkarrizketa interesgarri askorekin.

Booktuberboom Youtube kanala: https://www.youtube.com/channel/UCb03HlCNOxCqTlr-mx8j87g