Hemeroteka

2021-10-05

Booktuberboom_+ lehen kedada Iurretan!

Egin dugu jada Booktuberboom_+ egitasmoko aurtengo lehen kedada eta booktuber, bookstagram eta booktok fenomenoak zabaltzen doaz!

Pasa den ostegunean, irailaren 30ean, Iurretan bildu ginen Orobiogoitia BHI institutuko ikasleekin. Iurretako liburutegiak bultzatuta, Galtzagorri Elkartetik lehen kedada presentziala burutu genuen ikastetxean bertan. Ordu betez aritu ginen liburuen influencerrei buruz eta booktube, bookstagram eta booktok fenomenoaz solasean: influencer ezagunenak deskubritzen, booktuber bat bilakatzeko pausuak ezagutzen, grabazio eta edizio aholkuak edota TikTok eta Instagramera igotzeko liburu interesgarri batzuk elkarri partekatzen.

Gazteek hainbat liburu berri deskubritu zituzten eta interesgarrienen artean atera ziren: Erotik (Antton Kazabon), Nafarroako Mariskala (Aitzol Lasa) edota Kamisoi Zuri zetazkoa (Alaine Agirre). Asko hitz egin genuen ikus-entzunezkoen plataformetan ikusten ditugun telesailen inguruan ere eta euskarazko literaturan distopia edo zientzia fikzioa bezalako generoak non topatu deskubritzeko erreferentzia batzuk ere partekatu genituen. Era berean, gazte batzuek Booktokerrak ezagutu izan dituztela eta haiek liburuak nola partekatzen dituzten aipatuaz elkarri aholkuak eman zizkien. Hortaz, animatuko al dira Iurretako gazteak eurek ere Instagram, Youtube edo TikToken libruuak gomendatzera?

 Azaroak 26a bitarte jakingo dugu hori! Gogoratu booktuber, bookstagram edota booktok fenomenoari buruzko informazio guztia geure blogean topatu daitekeela. Bertan topatuko dituzue lehiaketan parte hartzeko oinarri eta formularioak. Bestalde, laster izango duzue kedada birtual edo Booktuberboom_+ Youtubeko saioaren atal berrien berri! Aurten ere Sutan Bangeko lagunekin batera Youtuben arituko gara literaturaz eta sare sozialei buruz hizketan. Aurten Tiktoken erronkak egitera ere animatu gara! Ez galdu, adi ibili eta sakatu play ;)