Hemeroteka


Compartir
2021-05-18

David Hernández Sevillanok eta Federico Delicadok jaso dute 2020ko Lazarillo Saria

OEPLIk antolatutako Lazarillo Sarien irabazleak jakitera eman berri dituzte. Literatura-sorkuntzaren atalean David Hernández Sevillanok irabazi du Cajapalabra poema liburuarekin. Album ilustratuaren atalean Federico Delicadok Rizoma albumarekin. Bestalde, 2021eko Lazarillo sarietarako deialdia egin du OEPLIk. Aurten, Literatura-sorkuntza sarian gazte literaturako lanak lehiatuko dira.

Lazarillo Saria, haur eta gazte literaturaren eremuan Estatu espainiarreko zaharrena, desagertutako Espainiako Liburuaren Institutu Nazionalak deitu zuen lehenengoz 1958an, haur eta gazteentzako kalitatezko liburuen sormena sustatzeko asmoz, eta 1986az geroztik OEPLI arduratzen da Lazarillo Sarien urteroko bi deialdiez. Bi dira modalitateak: "Album ilustratua" eta "Literatura sorkuntza". Biek Kultura eta Kirol Ministerioaren eta Mc Donald´s-en babesa dute eta 6.000 euroko zuzkidura daukate.

Epaimahaia martxoaren 9an eta 15ean bildu zen, eta sari-banaketa maiatzaren 13an egin zen, Madrilgo Eugenio Trías Liburutegian. Bertan izan ziren Espainiako Liburuaren Zuzendari Nagusia, Mª José Gálvez andrea eta McDonald's-en Komunikazio eta Erakunde Harremanetarako zuzendaria, Paloma Cabral.

Lazarillo Sarietako literatura-sorkuntzaren atalean edizio honetan 196 lan aurkeztu ziren, horietatik 126 narratiban, 46 poesian eta 24 antzerkian. Horietatik 168 gaztelaniaz, 18 galegoz, 9 katalanez eta bat euskaraz. Epaimahaiak erabaki du, gehiengoz, Cajapalabra izeneko lanari Lazarillo Saria ematea. David Hernández Sevillano da lanaren egilea, eta poema-liburu bat da non “sonoritate handiko irudiak, metaforetan aberatsak direnak jasotzen diren eta egunerokotasuna esperientzia ludiko bihurtzen duten zenbait hitz kutxetan sartuta jasotzen diren”.

Album ilustratuaren atalari dagokionez, epaimahaiak edizio honetan aurkeztutako lanen kalitatea nabarmendu du, eta Federico Delicadoren Rizoma obra irabazlea hautatu du aurkeztutako 80 proiektuen artean. Epaimahaikideek aho batez nabarmendu dute "bere maisutasunagatik, askotariko trazua, ñabarduraz betea, konposizio onagatik eta transmititu nahi den mezuaren zerbitzura dagoen kolorearen ezagutza oso zehatzagatik" aukeratu dutela Delicadoren lana.

 

Irabazleak eta obrak

David Hernández sevillano Segovian jaio zen 1977ko urtarrilaren 13an. Madrilgo INEFen lizentziaduna 2002an. 2005etik Vegafrian bizi da, Segoviako probintziako herri txiki batean. Han bere sorkuntza poetiko eta literarioa ikastetxeetan, liburutegietan, liburu-azoketan, irakurketa-etxeetan eta abar egiten dituen haur-poesia eta irakurzaletasuna sustatzeko tailerrekin uztartzen du.

CAJAPALABRA jolasa da. Jolas horretan, hitzek kutxen moduan funtzionatzen dute. Kutxetan hitzok iradokitzen dizkiguten irudi guztiak kabitzen dira. Poema multzo bat, non esanahiak eta adierazleak, hitzak eta horiek gogorarazten dizkiguten egoerak elkarri lotzen zaizkion, lekuak trukatzen dituzten eta paperetik irristatzen diren. Pertsonaia ezagun batzuen eskutik, hitzek bizitzari berari forma, errealitatea eta lekua ematen diote. Hori guztia, irudi erraz eta zuzenen bidez lortzen du egileak.

Federico Delicado Gallego Badajozen jaio zen 1956an. Txikitatik marrazkigintzak erakarrita, Arte Ederretan lizentziatu zen Madrilgo Complutense Unibertsitatean eta 70eko hamarkadaren amaieran hasi zuen bere ibilbide profesionala ikus-entzunezko materiala ekoizten zuen argitaletxe xume batean. Ordutik, haur eta gazteentzako testu ugari ilustratu ditu. Prentsan kolaboratu du. Erakusketa askotan parte hartu du, bai Espainian, bai kanpoan.

Literatura ez-sexistarako Emilia Pardo Bazán saria eskuratu zuen 2002an, eta bigarren saria Alacant Hiria Haurren Nazioarteko Album Lehiaketa Ilustratuan, 2005ean, El petirrojo liburuarekin. Nazioarteko Compostela Album Ilustratuen Saria jaso zuen Icaro lanarekin, 2014an. Madrilgo Haur eta Gazte Liburuaren II. Erakusketa Saria, 2019an.

RIZOMA Interpretazio desberdinak egiteko aukera ematen duen istorio bat, mundu oniriko bati eta mundu erreal bati erreferentzia egiten diona, non biek elkar osatzen duten irakurleari oraindik bizirik irautea posible dela transmititzen diotelarik.

Landareen munduan, errizoma lurpeko zurtoina da, eta sustraiak eta kimuak sortzen ditu bere hazkunde horizontal, mugagabe eta iraunkorrean. Ingurumen-egoera txarra bada, aireko parteak alde batera uzten ditu, eta barneko organoa mantenugaiak gordetzeko eta biltegiratzeko gordetzen du.

Giza munduan, Rizoma pentsamendu alternatibo eta antihierarkikoa da, teorikoki duela hiruzpalau hamarkada Gilles Deleuze eta Felix Guattari filosofoen eskutik sortua. Egoera sozial txarrak daudenean, mendekotasunarekiko erresistentzia indartzen du.

 

2021eko Lazarillo Sariak

OEPLIk 2021eko Lazarillo Sarien deialdi berria plazaratu du. Bi atal izango ditu: Literatura-sorkuntza atala eta Album ilustratuaren atala. Sari hauek, Kultura eta Kirol Ministerioaren eta Mc Donald´s-en babesa dute eta 6.000 euroko zuzkidura daukate. Literatura-sorkuntza atalean, aurten, 12 urtetik gorako haurrentzako lanak aurkeztu ahal izango dira. Eta lanak aurkezteko azken eguna 2021eko irailaren 30a izango da.

Album ilustratuari dagokionez, maketa fisiko bat eta amaitutako ilustrazioen gutxienez 3 original aurkeztu beharko dira CD edo USB batean azaroaren 30a baino lehen. Kategoria batean zein bestean, Espainiako Estatuko edozein hizkuntzetan idatzitako lanak aurkez daitezke.

Oinarriak osorik:

2021eko Literatura-Sorkuntza Lazarillo Saria

2021eko  Album Ilustratu Lazarillo Saria