Hemeroteka

2021-03-08

Elena Odriozolak eta Gorka Urbizuk parte hartu dute Haur Liburuaren Egunerako OEPLIk ondutako bideoan

Haur Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira OEPLIk (Haur eta Gazte Liburuetarako Espainiako Erakundeak) bideo bat prestatu du. Euskal gizarteko ordezkarien artean Gorka Urbizu eta Elena Odriozola daude. Apirilaren 2an ospatuko da munduan zehar Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna eta Galtzagorri Elkarteak, OEPLIrekin batera, ospakizunei hasiera eman nahi izan die bideoaren argitalpenarekin.  

Bideo honekin ospatu nahi dugu. Eskerrik asko bideoan kolaboratu duten pertsona guztiei. Bereziki haurrei eman nahi dizkiegu eskerrak Margarita Engle kubatar-amerikar idazleak abagune honetarako idatzitako poema eder hori errezitatu dutelako. Azken finean, haurrak dira Hans Christian Andersenen jaiotza ospatzen duen egun honetako benetako protagonistak. Egun hau ospatzera animatzen zaituztegu eta baita lau hizkuntza ofizialetara eta ingelesera itzulitako bideo hau zabaltzen laguntzea ere.