Hemeroteka


Compartir
2021-02-10

"Elkarrizketak" gunea sortuko dute IBBYren iraileko kongresuaren harira

2021eko IBBY Kongresuaren 37. edizioko Batzorde Iraunkorrak online proiektu sorta bat abian jarriko du. Kongresua atzeratu behar izan zuten osasun egoeragatik eta "Elkarrizketak" gunearen bidez, Moskun irailean egingo duten kongresuaren gaineko interesari eutsi nahi diote.

"Elkarrizketak" plataformak mundu osoko haur liburuen espezialistek beren ezagutzak eta aurkikuntzak besteekin partekatzeko plataforma birtuala izan nahi du. Plataforma kongresuaren webgunean egongo da, non Kongresuko parte-hartzaileek, IBBYko kideek eta haur eta gazteen liburuaren eta irakurketaren alorreko beste figura nabarmen batzuek prestatutako gaiekin zerikusia duten lanak zintzilikatuko dituzten. Izan ere, jakitun dira material interesgarri asko geratzen direla hizlariek ematen dituzten 20 minutuko hitzaldietatik kanpo. Hain zuzen ,Kongresuaren webguneko atal berri honetan, haur literaturaren eta irakurketaren alorreko espezialistei (ez bakarrik Kongresuan bertan parte hartuko dutenei, baita publiko profesional zabalagoari ere) aukera eman nahi diete han landuko diren gaien gainean hausnartzeko eta hausnarketa horiek zabaltzeko.