Hemeroteka


Compartir
2021-09-02

Galtzagorriren ekimenetan parte hartu nahi duzu?

Irailarekin batera Galtzagorri Elkarteak ikasturtean martxan izango dituen zenbait proiektu abiaraziko ditu. Horietako bietan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizugu. Bata Irakurketa Mintegia eta beste Liburu Gazte Book Trailer Lehiaketa. Zer egiteko?

Irakurketa Mintegian parte hartzen dutenek aurreko urtean euskaraz haur eta gazte literaturan publikatutako guztia irakurtzen dute (0-12 urte bitartekoen tartean), ez bakarrik irakurri, iruzkinak egiten dituzte eta irakurketak zukutu. Hortik kalitate gehien duten obren zerrenda ateratzen da eta Galtzagorrik beste egitasmo askotarako erabiltzen du.

Hastear dagoen ikasturtean berriro egingo dugu Donostiako Haur Liburutegian. Irailaren 18an hasiko dira hilean behin, larunbatez, egiten diren saioak. 15 irakurlerentzako tokia egongo da, izan ere COvid-19ak sortutako egoerak toki muga ezartzera behartu gaitu. Parte-hartzaileak izen-emate ordenaren arabera onartuko dira. 

Mintegian parte hartu nahi dutenek baldintza bat baino ez dute bete behar: Galtzagorri Elkarteko kide izatea. Oraindik ez bazara bazkide hemen egiten zaitezke. 

Izena emateko esteka honetan sartu eta inprimakia bete beharko duzu irailaren 14a baino lehen. Animatu! 

Beste proposamen bat ere badugu zuretzat. Hain zuzen, Liburu Gaztea Lehiaketako hautaketa batzordeko kide izateko proposamena luzatu nahi dizugu. Zer egiten dute batzorde horretako kideek? 12-16 urte bitarteko gazteei zuzenduta 2021ean argitaratutako euskarazko liburuak irakurriko dituzte eta kalitate literario handiena duten lauak aukeratuko dituzte. 

Batzordean parte hartzen dutenek irakurri beharreko liburu guztiak jasoko dituzte, norbanakoez gain, ikastetxeek ere parte hartu dezakete. Eskakizunak gutxi dira: liburuak irakurri eta bakoitzari eskatuko zaizkion liburuen fitxa laburrak betetzea, lan hori maiatzerako egitea eta orduan bertan egingo den Hautaketa Batzordearen bilera bakarrera etortzea. 

Izena emateko Galtzagorri Elkarteko bazkideak izatea ezinbestekoa da. Ez bazara hemen egin zaitezke. Epea irailaren 14an itxiko dugu beraz azti ibili eta animatu! Izena emateko esteka honetan dagoen inprimakia bete behar duzu. 

Gogoan izan bi egitasmo hauek ezinbestekoak direla Galtzagorriren urteroko jardunean eta zuek gabe ezin ditugula burutu.