Hemeroteka

2020-03-16

Galtzagorriren ekintza presentzialak bertan behera

Koronabirusak sortutako egoera dela eta, Galtzagorri Elkarteak antolatu ohi dituen ekintza presentzial guztiak bertan behera geratu dira. Galtzagorrik neurriari egoerak iraun bitartean eutsiko dio. Behin-behinean bertan behera geratutako ikastaroak eta ekintzak honakoak dira:

  • Sarako Ikusi Mikusi lehenengo haur eta gazte literatura azoka. Lan eskerga egin dugu Galtzagorriko, Kiribileko eta Pamielako kideok azoka antolatzeko. Nolanahi ere, lan hori guztia ez da ezerezean geratuko azokaren zutabeak jarrita baitaude. 2021eko udaberrian burutuko dugu, martxoaren 25ean eta 26an eskolen egunak eta 27an familien eguna.
  • HGL Eskolan ikastaroa bertan behera geratu da momentuz. Yolanda Arrietaren bigarren saioa, martxoaren 26koa, modu ez presentzialean egiteko bidea topatzen ari dira irakasleak.
  • Irakurketa klubak.
  • Irakurketa Mintegia.
  • Irakurzaletasuna sustatzeko Irakasleentzako lantegiak atzeratu egingo ditugu eta ez dira aurrez pentsatu genuen datetan hasiko.
  • Liburuen altxorra eta Liburu Ibiltariak.

Edozein aldaketa bada, jakinaren gainean izango zaituztegu. Bien bitartean, zaindu!