Hemeroteka


Compartir
2020-03-16

Gazte eta gipuzkoar? Egin zure booktubea eta bidali gure lehiaketara!

Gipuzkoarra zara eta 14tik 18ra urte bitarteko adina duzu? Goizean eskolak sarearen bidez eta arratsaldean irakurtzeko tarteren bat hartuko duzu? Batek baino gehiagok hartuko du, Galtzagorri Elkartetik liburua esku artean hartzen duzuenak asko izatea nahiko genuke. Horien artean bazaude, akordatu Gipuzkoa mailako Booktuberboom lehiaketa martxan dugula.

Liburu bat izugarri gustatu bazaizu, eta besteokin partekatu nahi baduzu, martxan jarri kamera, egin iruzkina eta bidali lehiaketara. Publikoan edo pribatuan parte har dezakezue lehiaketan; pribatuan izanez gero epaimahaikideek baino ez dituzte ikusiko zuen booktubeak. Epea maiatzaren 8an itxiko dugu eta irakurritako liburuen iruzkin asko nahi ditugu! (Koronabirusak eragindako egoerak behartuta aurreikusitako kedadak ezingo ditugu egin).

Lotura honetan dituzue oinarriak eta informazio gehiago:

https://booktuberboom.wordpress.com/2020/02/26/gipuzkoarrei-zuzendutako-booktuber-lehiaketa-berezia-martxan-da/

Animatu parte hartzera!

Liburu Gaztea Book trailer lehiaketa egitasmoa

Beste egitasmo bat ere badugu martxan: Book trailer lehiaketa. Dagoeneko jaso ditugu lehiaketara aurkeztu dituzuen lanak, aurki ikusgai jarriko ditugu Liburu Gaztea webgunean. Apirilaren 1etik aurrera Publikoaren Sariaren bozketan parte hartu ahal izango duzue. Adi egon albisteei!