Hemeroteka

2019-12-09

HGL Eskolan ikastaro osagarrirako aurre-matrikula egiteko azken egunak!

Galtzagorri elkarteak eta Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailak (EHU), Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak babestuta, Haur- eta gazte- literatura eskolan ikastaro osagarria jarriko dugu martxan. Ikastaroa urtarrilaren abiatuko da Donostiako Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean. Aurre-matrikula egiteko epea zabalik egongo da urtarrilaren 15era arte. Ez galdu bertan parte harzteko aukera!

Aurre-matrikula egiteko eskatzaileek fitxa bat bete beharko dute eta gehienez 10 lerroko aurkezpen gutun bat egin beharko dute. Hori guztia Galtzagorri elkartearen emailera bidali beharko dute: administrazioa@galtzagorri.eus.

Urtarrilaren 17an onartutakoei jakinarazi egingo zaie eta matrikula urtarrilaren 20tik 24ra egin ahalko da. EHUko ikasleek bekak izango dituzte eskuragarri eta bertako ikasle ez direnek 56,50 euroko matrikula ordaindu beharko dute.

Ikastaroaren xedea, hartzaileak eta luzera

Ikastaroa irakurketaren inguruan gaurko gizartean eta, bereziki, hezkuntza-esparruan dagoen kezka bati erantzuteko asmoz sortu dugu. Hain zuzen, irakurketa literarioak eskoletan duen lekua hobetzeko, eta irakurketan bitartekari diren irakasle edo irakaslegaien formazio literarioa aberasteko eskaintza egin nahi dugu.

Bi hartzaile-mota ditugu buruan. Alde batetik, unibertsitateko ikasleak, bereziki hezkuntza ikasketak egiten ari diren etorkizuneko maisu-maistrak eta hezkuntzarekin zerikusia duten beste titulazioetako ikasleak, baita giza zientzietako ikasleak ere. Bestetik, irakaskuntzan diharduten maisu-maistrak eta hezkuntzaren munduko profesionalak. Edonola ere, ikastaroa interesa duen edonorentzat zabalik egongo da.

Ikastaroak 75 orduko iraupena izango du, 5 ikasgaitan banatuta. Saio presentzialak 3 ordukoak izango dira, eta ostegunetan emango dira (lehen saioa izan ezik, urtarrilaren 29an izango dena, asteazkena), 17:00etatik 20:00etara. Saio presentzial bakoitza 2 orduko irakaskuntza ez-presentzialarekin osatuko da.

Ikastaroaren programa

Aurre-matrikula fitxa

EHU. Etengabeko Prestakuntza Ikastaroak