Hemeroteka


Compartir
2021-03-12

IBBY erakundea elkarrizketa laburrak sareratzen hasi da Instagramen

IBBY Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko Erakundeak bere presentzia areagotu nahi du sare sozialetan. Izan ere, pandemiak sortutako egoera dela-eta, gero eta gehiago dira bideo bidezko bilerak eta etxetik lanean ari diren erakundearen sailak ere. Hala, munduko sailen sare sozialen bidez hurbilketa sustatu nahi du eta horretarako abian jarri duten azken egitasmoa bere Instagrameko kontuaren bidez zabalduko dituzten elkarrizketa laburrak dira.

Dagoeneko sareratu dute lehenengoa non Ghanako IBBYren saileko Akoss Ofori-Mensah-k erankundeak Afrikan duen presentziaz, pandemiaren ondorioak Afrikan eta IBBY Ghana sailaren lanaren nondik norakoari buruz mintzo den. Ghanan hasiera eman dioten ibilbidea luzeagoa izango da eta haren bitartez IBBYren sailek munduan zehar egiten duten lanaren berri izateko aukera izango dugu.