Hemeroteka


Compartir
2021-06-03

IBBY erakundeak abian jarri du Gazako haur-liburutegiak berreraikitzeko diru-bilketa

IBBY haur eta gazte liburuaren nazioarteko erakundeak martxan jarri du Gazako bi haur-liburutegiak berreraikitzeko diru-bilketa. 2008tik bi liburutegi horiei babesa ematen die IBBYk. Azken garaiotako gertakarien ondorioz, liburutegiak ere kaltetuta atera dira artean aurreko erasoetako ondorioak pairatzen ari zirenean. Informazio gehiago bildu eta Gazako bi haur-liburutegien biziraupenean aletxoa jarri nahi duenak IBBYren webera jo dezake.