Hemeroteka


Compartir
2020-10-07

Izan Booktuberboom lehiaketaren berri Iban Garciaren eskutik!

Dakizuenez, martxan da Booktuberboom booktuber lehiaketako IV. edizioa. EAEko 14 eta 18 urte bitarteko gazteek aukera duzue irakurria duzuen azken liburua hartu, hari buruz hitz eginez bideoa garabatu eta YouTubera igota geure lehiaketan parte hartzeko. Zuen YouTubeko bideoaren URLa bidali beharko duzue blogeko formularioa betetzearekin batera azaroaren 25a baino lehen. Baina hau irakurtzen ibili baino hobe duzu Iban Garciari kasu egitea! Hark ondotxo baitaki nola egin behar den booktube bat...

You Tuben kuxkuxeatzen ibiltzen zara? Eta, Instagramaz gain, Tik Tok-a ere egin duzu? Bada, seguru gaude dagoeneko Iban Garcia (@ibngarcia) ezagutzen duzula. Iban Garcia youtuber gisa hasi zen duela ia 10 urte eta egun 250.000 jarraitzaile baina gehiago ditu plataforma ezagun eta arrakastatsu horretan. Aurreko edizioetan bezala, Ibanek booktuber fenomenoaren inguruan informatzen lagundu nahi izan gaitu eta booktuberboom lehiaketaren berri emateko bideoak bidali dizkigu.

Aurten, ordea, era ezberdin batean hartu du parte geure egitasmo honetan. Iban Garcia geure Instagram eta Tik Tok kontuetaraino iritsi da eta IV. edizio hau sare sozial hauen bitartez aurkeztu digu. Ikusi nahi?

Jarraitu @booktuberboom kontua Instagramen eta Tik Tok-en! Eta ikusi YouTubera igo dugun lehiaketari buruzko Iban Garciaren bideo berria!