Hemeroteka


Compartir
2019-11-20

Jokin Mitxelenak ate irekien eguna egingo du larunbatean Nekatoenean, Hendaian

Jokin Mitxelena (Donostian, 1962) idazlea eta ilustratzailea lau asteko sormen-egonaldia egiten ari da Nekatoenean, Hendaian. Ate irekien eguna egingo duela kontatu digu. Larunbatean izango da, azaroak 23, 17:00etatik aurrera. Arratsalde pasa joatera gonbidatuta zaudete, baina, erne, oinetako sendoak eraman paseotxoa egiteko asmoa baitauka Mitxelenak eta bidexkak lokaztuta daudela ohartarazi digu. Egonaldian sortu duenaren berri emango du artistak. Aurretik aurreratu zuen 8 urte inguruko haurrei zuzendutako istorioa zeukala buruan, bidaia eta bidea oinarri dituen abentura bat, Puka zakurraren itzulera...

Hendaiako baserri bat da Nekatoenea, Abadiako eremukoa. Hainbat diziplinatako sortzaileei egonaldiak eskaintzen dizkiete, beren proiektuak gara ditzaten. Aurten ere Euskal Kultura Erakundea (EKE) eta Euskal Idazleen Elkartea (EIE) aritu dira antolaketa eta epaimahai lanetan. EKE finantzaketaz ere arduratu da. Aurten, Jokin Mitxelena ari da da, Nekatoenetako bakean, sormena askatzen.