Hemeroteka


Compartir
2021-04-29

Liburu Gaztea booktrailer lehiaketako finalistak sari banaketara doaz!

Dagoeneko baditugu finalisten izenak! Joan den astean hautatu zituen epaimahaiak Liburu Gaztea Booktrailer Lehiaketan finalera sailkatu diren trailerrak. Bestalde, gogorarazi publikoaren saria irabazteko azken bozka astean sartu garela eta ostiralean, apirilaren 30an, itxiko dugu bozka emateko epea. Azken txanpara iritsi gara eta laster izango dugu irabazleen berri, lagunok!

Aurten, #izanezberdin KUTXA KULTUR-eko programarik gazteenak, ekimen honekin bat egin nahi izan du eta haiekin elkarlanean antolatuko dugu aurtengo sari banaketa ikusgarria. Hain zuzen, Maiatzaren 21an, goizeko 11:00tan, Tabakalerako Kutxa Kultur Plaza aretoan egingo den ekitaldi berezian ezagutuko ditugu irabazleen izenak. Aurtengo osasun eta segurtasun neurriak tarteko, aurtengo ekitaldia presentziala izango bada ere, ezingo dute ikastetxeko kide guztiak bertaratu. Hori dela eta, sari banaketa streaming bidez ere ikusi ahal izango da. Adi ibili! Aurrerago emango ditugu ekitaldi berri eta berezi honen inguruko xehetasun gehiago.

Baina esan bezala, kategoria bakoitzeko 3 finalista sailkatu dira, eta egun horretan jakingo dugu sariak nora joango diren. Finalisten izenak ezagutu nahi?

DBH1-2ko ikasleek lehiaketara aurkeztutako lanen artean, Ikastetxeen kategorian, HIRU EGUNAK eta ABDUZKAN (Herri Ametsa ikastolako) eta Kalekoak (Axular Lizeoko) taldeek aurkeztutako lanak sailkatu dira maiatzaren 21eko finalera. Herri Ametsa ikastetxeko gazteek, Wonder mutiko miragarria eta Coraline liburu ospetsuei buruzko book trailerra aurkeztu zuten. Axular lizeokoek, aldiz, Ezekiel liburua aukeratu zuten euren lana burutzeko.

DBH 3-4ko gazteek aurkeztutako lanen artean, berriz, Ikastetxeen kategorian, MMA eta BAMA taldeak (Axular Lizeotik) eta Irabazleak taldeak (Jesuitinas ikastetxetik) iritsi dira finalera. Axular Lizeoko ikasleek Ezezagunak thrillerraren liburuaren gaineko book trailerrak aurkeztu dute. Donostiako Jesuitinas ikastetxeko taldeak, adliz, Pijama marradunaz jantzitako mutikoa bestsellerraren gaineko book trailera aurkeztu dute.

Maiatzaren 21ean jakingo dugu nor den kategoria bakoitzeko irabazlea. Lau lagunentzako abentura txangoa eta liburu eta diskotan gastatu ahal izateko 200 euroko bonua daude jokoan.

Nor izango ote da aurtengo booktrailer zuzendari eta interprete garailea? Egin apustu!