Hemeroteka


Compartir
2020-05-29

Liburu Gaztea booktrailer lehiaketako irabazleek Parapente hegaldia aukeratu dute

Liburu Gaztea Boooktrailer lehiaketaren irabazleek urtero bezala abentura txango ezberdinen artean bat aukeratu behar izaten dute. Aurten ados jarri direla dirudi, izan ere, DBH 1-2 eta DBH 3-4 kategorietako irabazleek "Parapentean hegaldia" abentura aukeratu dute! A ze ausart kuadrila! SORBETE (Egiluze – Hondarribia) eta EHUNEKOAK  (Lezo institutua) taldeetako kideek gipuzkoako kostaldea airetik ikusteko aukera izango dute.

Bestalde, publikoaren bozka eman zutenen artean e-reader bat zozketatu dugu zenbakiak aukeratzeko programa bati esker. 553 pertsonek bozkatu zuten bere booktrailer gustokoenen alde eta Elena Urdapilleta izan da guzti horien artean e-readerra egokitu zaion pertsona 222 zenbakiarekin. Zorionak Elena, laster izango duzu e-irakurgailua etxean!

Datorren urtean 9.edizioa antolatuko dugu eta laster zabalduko dugu lehiketan parte hartzeko aurre-matrikulazioa. Hauek dira datorren ikasturterako proposatu diren liburuak:

DBH 1-2:

  • Wonder. Mutiko miragarria. Raquel Jaramillo. Denonartean
  • Coraline. Neil Gaiman. Itzul: Julen Gabiria. Elkar

DBH 3-4 :

  • Momo. Michael Ende. Begiko
  • Ezezagunak. David Lozano. Giltza

8. edizio honi agur esateko ondorengo lerroetan aurtengo sarituen booktrailerrak ikusi ahal izango dituzue, gozatu:

EPAIMAHAIAREN SARIA

  • DBH 1-2: SORBETE (Egiluze – Hondarribia)

  • DBH 3-4: EHUNEKOAK  (Lezo institutua)

 

  • Norbanakoek kategoria: LAUKIAK

PUBLIKOAREN SARIA

  • Ikastetxea: DBH 2B 05 taldea (LaSalle Donostia)

  • Norbanakoa: DBH 2 Bakarka Unai