Hemeroteka


Compartir
2020-10-12

Liburu-gomendio bat astero

Dragoi aita-semeak. Idazlea: Alexandre Lacroix. Ilustratzailea: Ronan Badel. Itzultzailea: Jesús Otzerinjauregi. Ibaizabal, 2018.

Fantasiazko ipuina da, tonu umoretsuan kontatuta. Strokkur dragoi txikia aitarekin bizi da. Handitzen hasi da eta aitak, dragoien irudi beldurgarriari eusteko, herrira joan eta etxe batzuk erretzeko agintzen dio. Semeak aitak esandakoari zentzurik hartzen ez dion arren, herrira abiatzen da. Herrian etxe bati su emateko prest dago, baina oztopoak baino ez ditu aurkitzen; izan ere, etxe horretan bertan bizi den mutikoarekin topo egingo du. Etxeko mutikoak bere etxeari su eman baino eskola erretzeko esaten dio; bertan, andereñoak eskolari sua eman beharrean dragoiak margotzen jartzen ditu guztiak. Hemendik, ibaiertzera joan eta etxola zahar bat sutan jarri orduko arrantzaleak bazkaltzera gonbidatzen du. Azkenean, dragoia etxera bueltatzen da. Enkargua beteko zuen? Aita konforme geratuko zen? Dragoiek beldurgarri izaten jarraituko dute? 

Marrazkiek ia orrialde osoa betetzen dute. Oso esanguratsuak dira. Informazio gehigarria erasten diote testuari eta gainera oso dibertigarriak dira. 

Istorioaren bukaera jakin nahi duzue? Bada, irakurri eta kontatu!