Hemeroteka


Compartir
2020-05-25

Liburu-gomendio bat astero

Piztiak letra eta letrak pizti!

Animaletrak. Idazlea: Antton Kazabon. Ilustratzailea: Jokin Mitxelena. Denonartean, 2019.

Oparoa da Antton Kazabonen eta Jokin Mitxelenaren arteko elkarlanaren uzta. Piztiario bat dakargu gaur, non piztiak eta letrak elkar hartzen diren. Alfabetoaren letra bakoitzak sarrera bat dauka; sarrera bakoitzean bertso batzuk eta ilustrazioa. Animalien abezedarioa da, dibertigarria umorez beteta baitago. Bertsoek Edward Lear limerick-en maisuaren hitz-jokoak eta poesia gogora ekartzen dituzte. Izan ere, umorea eta deskribapen zentzugabeak nagusitzen dira. Mitxelenaren ilustrazioek emandako koloreez beteta, Kazabonen poemek bertsolaritzatik asko dute, baita jokorako grinatik ere. Gozatzeko liburua da inondik ere. 6 urtetik gorako haurrentzat aproposa, haiekin irakurriko duten helduen gozamenerako obra ere bada.