Hemeroteka


Compartir
2021-04-26

Liburu-gomendio bat astero

Tigrea amesgaiztoaren kontra. Egilea: Emily Tetri. Astiberri (Txikiberri bilduma), 2020. 

Tigre kumeak monstruo bat dauka ohe azpian. Elkarrekin bizi dira, hain zuzen tigrearen ohearen azpian bizi da munstroa. Ez dute elkar ikaratzen, baina munstroa munstroa denez gero ikaratzeko sena dauka eta gauero tigrearenera datozen amesgaizto guztiak ikaratuko ditu. Lagunari esker, tigre kumeak amets politak ditu. Badago amets bat halere, uxatzeko zaila dena. Amets horrekin berebiziko ahalegina egin beharko dute biek batera. 

Astiberrik haurrei zuzendutako Txikiberri bildumaren barruko komikia da. Irakurle gazteentzako nobela grafiko hau gau-mahaian edukitzeko modukoa da, amesgaiztoak uxatzen laguntzen duen horietakoa baita.