Hemeroteka


Compartir
2021-06-07

Liburu-gomendio bat astero

Familia Xelebrea. Idazlea: Anjel Lertxundi. Ilustratzailea: Jokin Mitxelena. Ikaselkar, 2021.

Familia Xelebrea Anjel Lertxundi eta Jokin Mitxelenaren liburu ilustratu berria da. Irakurtzen eta idazten ikasteko prozesuan dabiltzan Euskal Herriko umeei zuzendutakoa da, Ikaselkarren Kimu bildumaren barruko bosgarren alea da.

Erramun Babarrun, Mariaje Potaje, Serafin Mokofin eta Arantxa Balantxarena dira familia bitxi hau osatzen duten pertsonaiak. Familia honek lagun bat gonbidatuko du egun seinalatu batean bazkaltzera, eta, otorduan hainbat gorabehera gertatuko zaizkie.

Hauxe hezkuntza arloko argitalpenak egiten dituen Ikaselkarren Kimu bildumaren bosgarren liburua da. Aurretiaz beste lau egon ziren: Juan Kruz Igerabideren eta Ainara Azpiazuren Nire gorputzean bizi naiz, Alaine Agirreren eta Irrimarraren Badauzkat nire zulotxoan..., Garazi Kamioren eta Julen Ribasen Galdu dena, azaldu dadila! eta Castillo Suarezen eta Mikel Anteroren Loinatzen loa.